Altuna III.ak eta Lasok jokatuko dute 4 t'erdiko finala

Jokin Altunak 22-10 irabazi zion igandean Ezkurdiari Gasteizko Ogetan eta Lasok 22-8 Peio Etxeberriari Labriten larunbatean. Lasorentzat aurreneko finala izango da 4 t'erdikoan eta Altunak seigarrena izango du jarraian. Aurreko bostetan bi irabazi ditu, azkena, iazkoa. Bilboko Bizkaia Frontoian izango da finala, azaroaren 14an.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image