Skip to main content

Alberto Aierbe: 'Korrikalariek dena eman dute Zegama-Aizkorri lasterketan'

Kirola

Eguraldia lagun, jende ugari batu da Zemaga-Aizkorri mendi maratoian. Lasterketa esanguratsu hau, bi urtez lehiatu gabe egon da eta korrikalariak zein ikusleak oso gogotsu zeuden, igande honetan erakutsi bezala. Goi-mailako kirolariak hurbildu dira hitzordura eta ikuskizun aparta bizi ahal izan da. Kilian Jornetek irabazi du gizonezkoetan eta Nienke Brinkman gailendu da emakumezkoetan. Alberto Aierbe lasterketaren sortzaile eta zuzendariak egin du balorazioa.