Skip to main content

Aitor Hernandez eta Paula Suarez nagusitu dira Legazpiko X Ziklo Kros proban

Kirola

Jendetza hurbildu da Urtatza Zahar inguruetara, Legazpiko X Ziklo Kros probaz gozatzeko. Gizonezkoetan Aitor Hernandez eta emakumezkoetan Paula Suarez izan dira nagusi. Aitorrek denboraldiko lehen garaipena lortu du Iñigo Gomez, Gonzalo Inguanzo eta Jon Munitxaren aurretik, Gari Bravorentzat zortzigarren postua lortuta bere hirugarren ziklo krosean. Paulak ordea, hirugarren garaipena jarraian lortu du Olatz Odriozola eta Maria Modenes juniorrak gaindituta.