Skip to main content

4 t'erdiko hirugarren txapela Altunarentzat

Kirola

Sufrituta, aspaldi izan duen partida gogorrenetarikoan, baina hirugarren txapela lortu du Altunak lau t’erdikoan. Harmailak beterik eta giro apartaz ekin diote Unai Lasok eta Jokin Altunak finalari Bilboko Bizkaia Frontoian eta giroari joko ikusgarriaz erantzun diete pilotariek zaleei.