Image

Kirola

All Stories

Espainiako Areto-Hockey Txapelketaren epizentroa izango da Laudio asteburu honetan

Txapelketaren finalaurrekoa bat jokatuko da La Granja kiroldegian otsailaren 3tik 5era. Ganbegi Hockey Talderearekin batera zazpi klub arituko dira finalerako txartelaren bila norgehiagokan. Ganbegi talde laudiotarra errealista azaldu da eta entrenatzaileak iragarri duenez, saila da sailkatzea. Hockeyan erreferente oso ezaguna da Laudio.

Oihana Kortazarrek marka berria ezarri du Teide mendian: 6:41:19.

Orkatilaren bihurritze bikoitz batek ez du eragotzi errekorra haustea."Dena eman dut eta azkenera arte saiatu naiz, erronka hau ez baitzen nirea bakarrik, atzean talde bat zegoen eta estutu egin behar ninduen", azaldu du Kortazarrek.

2021ean Ragna Debatsek (7:01:49), Emelie Forsbergek 2017an (7:06:06) eta Teresa Nimesek 2014an (8:25:38) ezarritako errekorrak gainditu ondoren hautsi du marka.

Osasuna eta Athleticen derbiek, Kopako finalerdietan, badute data eta ordua

Osasunak Sevillaren aurkako final laurdeneko garaipenarekin, Kopako final erdietarako pasea lortu zuen. Athleticen aurkako euskal derbia izango da martxoan ospatuko dena. Joaneko partida martxoaren 1ean izango da, asteazkena, 21:00etan Sadarren. Eta Itzulikoa apirilaren 4an, asteartea, 22:00etan San Mamesen.

Emakume Master Cup txapelketaren VII. edizioan 65 pilotarik hartuko dute parte

Murgian hasiko da Binakako txapelketa urtarrilaren 29an. Txapelketa erabat irekia izango da, parte hartu nahi izan duten emakume guztiek ateak erabat irekiak izan dituzte. Horrez gain, bakoitzak bere behar eta nahietara egokituko den lehiaketa bat izango du. Denera, 65 pilotarik hartuko dute parte antolatutako lau mailatan: Pilota Goxua (25 pilotari), pilota mistoa gazteak (24), pilota mistoa 1.maila (8) eta pilota mistoa elite maila (8).

Dagoeneko prest da martxoaren 26ra arte Zarautzera eramango duen bide-orria. Amezketa, Galdakao, Segura, Eskoriatza, Zamudio, Asteasu eta Laudio izango dira Aritzbatalde historikorako bideko beste geltokiak. Finalerdiak Laudion jokatuko dira, martxoaren 12an eta Zarautzeko jaialdia 26an izango da. Bertan pilota mistoko lehen mailako eta eliteko finalak jokatuko dira.

Emakumezkoen kirol taldeei behar besteko garrantzia ematen diegu?

Gloriosas eta Real Madril lehiatuko dira Gasteizen eta gasteiztarren taldeak garaipena behar du iraunkortasuna ez galtzeko. Aurreikuspenen arabera, Ibaia zelaira hainbat zale hurbilduko dira, baina ez da telebistan eskainiko. Hori dela eta, Gasteizko taldea kalera atera da eztabaida honen inguruan galdetzera.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image