Image

Kirola

All Stories

Ireki da 'Estibalizko igoera' klasikoan izena emateko epea

Lasterketaren XXXVI. edizioa izango da aurtengoa, eta betikolez, 15,1km-koa izango da.Aurten, apiliaren 23an izango da proba, 10.30ean.Armentiatik abiatuta, Vasco-Navarro trenbide zaharraren bide berdetik joango da, Estibalizko santutegira heldu arte.Izen ematea www.manueliradier.com helbidean egin ahalko da martxoaren 1etik aurrera.

Osasunako segurtasun zuzendaria lanik eta soldatarik gabe utzi dute ikurrekin gertatutakoagatik

Urtarrilaren 14an Sadarren gertatutakoa “oso larritzat” jo du Osasunako zuzendaritza batzordeak. Segurtasun indarrek Sadarreko harmailetatik hainbat ikur kenarazi zituzten egun hartan, haien artean, ikurrin bat eta Nafarroako bandera bat. Afizioaren erantzuna berehalakoa izan zen, “ikur uholdea” egiteko deialdia egin zuen Kopako finalean. Klubak berehala gaitzetsi zuen gertatutakoa, eta orain Segurtasun zuzendariari “dagokion zigorra” ezarri dio.

Ane Urkiri: “Euskaldunek zazpi domina lortu dituzte pista estaliko Espainiako txapelketan”

Kirol emaitzak aztertu ditugu Ane Urkiri kazetariarekin. Pista estaliko Espainiako txapelketa izan du hizpide. Azaldu du duela bi aste 23 urtez azpiko atletismoko pista estaliko Espainiako Txapelketa egin zela, eta asteburu honetan, berriz, maila absolutuan aritu direla kirolariak. Urkirik azpimarratu du euskaldunek zazpi domina lortu zituztela, eta horietatik bost emakumezkoenak direla. Urkirik Teresa Errandonea kirolaria ere nabarmendu du. Lesio baten ondorioz, 10 hilabete lehiatu gabe egon da, eta zilarrezko domina lortu du.
Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek elkarren aurka jokatutako partida ere izan du hizpide, eta nabarmendu du azken horrek lortu zuela garaipena.

CaMinus elkarteak gurpildun aulkian Euskal Herriko lehenengo itzulia antolatu du

Ruben Zuluetak eta Jose Ignacio Fernandezek CaMinus elkartea osatzen dute Antonio Gonzalezekin batera. Hirurek ekainaren 21ean hasiko dute Euskal Herriko itzulia, Rubenen eta Jose Ignaciok gurpildun aulkian egingo dute eta Antoniok lagunduko die bidaia horretan. Itzuliaz gain, zenbait ikastetxetara joango dira hitzaldiak eskaintzera desgaitasuna ikustarazteko helburuarekin.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image