Image

Kirola

All Stories

Gasteizko Maratoi erdian 2.500 kirolari baino gehiagok parte hartu dute

44. edizio honetan kiro probak berreskuratu du normaltasuna. Azken urtean maskarak izan ziren protagonistak, aurten, berriz, eguraldia.Igande honetan 2.500 kirolarik 21,1 kilometroko ibilbidea egin zuten Gasteizko kaleetatik. Urko Herran gasteiztarra eta Nerea Egia donostiarra izan ziren aurtengo probaren irabazleak.

Bizkaiko kluben arteko eskuz binakako txapelketako nagusien ohorezko mailako finalak, Hamaikan

Bizkaiko kluben arteko eskuz binakako txapelketako nagusien ohorezko mailako finala eskainiko dugu gaurko 'Joko Zelaia' saioan.
Hain zuzen, Lemoa eta Adiskide taldeetako jokalarien arteko partida ikusi ahal izango da. Gaur, 22:00etan, Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.

Abenduaren 3an Pilotako Euskal Selekzioaren aldeko eguna ospatuko dute Makean

Euskal Selekzioa ardatz izango duen egun osoko festa antolatu dute abenduaren 3rako Makean. Euskal selekzioarekin jokatu ahal izatea aldarrikatzen dute kirolariek Euskal Herri mailan.
Mugimendua indartu eta gazteak eta gurasoak hurbilarazi nahi dituzte, jendearen kontzientzia azkartzeko. Horretarako, pilotari, kirolzale eta euskaltzale guziei deia egin diete.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image