
Kirola
All Stories
Uribarri-Ganboako urtegian, Arabako Lautadan eta Gasteiz hirian zehar egingo da. Aurten proba puntuagarria izango da distantzia ertain eta luzeko triatloiko sailkapen nazional eta europarrerako. Bi hilabete falta dira eta izena eman dutenen kopurua 2022koa baino handiagoa da, 600 parte hartzaile.
Xavier Cazauvon presidenteak proposatu du gehienez 90 eguneko epean ezohiko batzar bat egitea; hala, Mexiko Hirian Nazioarteko Federazioaren estatutuak aldatu edo ez erabakiko dute. Uztail erdia baino lehen egingo litzateke batzarra eta bozketa.
2002an egin zuen azken ahalegina Euskadiko Federazioak Nazioarteko Federazioko kide izateko. Onartuko balute, Euskadiko Federazioarekin ariko liratekeen pilotariak nazioarteko txapelketa guztiak jokatuko lituzkete.
Urtero bezala, herri kirol jaialdia egin dute U-Z Herri Kirol Elkarteak eta Zumarragako Udalak antolatuta. Aizkolarien saioa egin dute aurretik, aita-semeen artekoa: Jabier eta Julen Aranberri Xabier eta Jon Zalduaren aurka. Olaia Esnaola eta Gari Garmendia harrijasotzaileak ere aritu dira nor baino nor gehiago.
Asteazken honetan eman dute egutegiaren berri Añanan. Hainbat berritasun izango ditu aurtengo aldiak; final-laurdenetako ligan pilotariek bi aste izango dituzte partida batetik bestera. Finala ekainaren 4an jokatuko da, Bilbon.
Parte hartzaileei dagokionez aldaketak egongo dira, Asier Arangurenek jokatuko du Baikon Jon Ander Peñaren ordez. Asperi dagokionez, Beñat Rezustak eta Jose Javier Zabaletak uko egin diote parte hartzeari. Lesioak tarteko, Elezkanok jokatu egingo du, nahiz eta atarikoan kanpoan geratu zen. Baikon, berriz, Laso dago zalantzan, min hartu zuelako igandeko Binakako finalean.
Lointek Gernikak, berriz, galdu egin zuen finalerdietako partida Perfumerias Avenida taldearen aurka. Final laurdenetan “ezustekoa” eman zuen Gironari irabazita, baina ez zuen Perfumerias Avenida taldeari irabazterik lortu: “Momentu kableetan huts egin zuen, eta horrek eman zion garaipena Avenidasi”.
Malen Osak garaipen handia lortu du Kilimon Trail mendi lasterketan, eta Maite Maioraren errekorra hautsi du 14 segundotan: “Zeresan handia emango duen lasterkaria da Osa; 20 urte besterik ez ditu, eta lasterketa ugari irabazi ditu dagoeneko”.
- Emazteen paleta pilota goma hutsezko 2. mailako finalak Hamaikan
- Elordik eta Zabaletak irabazi dute Binakako Txapelketa
- ‘Araba Euskaraz Open Series’ zesta-punta ekitaldia Gasteizera iritsiko da
- Xabi Tolosari elkartasuna adierazi diote Anoetan, Binakako finalaren atarian geratu ondoren
- Jon Hernandez, kirol kazetaria: "Lesioaren unera arte partida gorria izan zen, Altunak eta Tolosak hasieratik agindu zuten"
- Gasteizko Araski taldea Erreginaren Koparen txapelketan lehiatuko da