Kirola

All Stories

Kopako euskal finalera begira: Realak elastiko berria, Athletic-ek itxuraldatutako autobusa

Athletic-ek eta Realak apirilaren hiruan Sevillako La Cartuja futbol zelaian jokatu beharreko Kopako finala gero eta gertuago dago. Ikuslerik eta Lehendakariaren presentziarik gabe lehiatuko den hitzordura begira, Realak elastiko berria eta Athletic itxuraldatutako autobusa aurkeztu dituzte. Horrekin batera, Gabarraren konponketa lanek aurrera segitzen duten arren, apirilean ez da ospakizun masiborik egingo.

Eibarrek dinamika irauli behar du jaitsiera postuetatik ateratzeko

Gizonezkoen futbol Ligako azken jardunaldiak utzitako biharamunaren baitan, Eibarrek pairatzen duen egoera zailaren inguruan hitz egin behar dugu. Izan ere, Cadizen kontra galdu ostean, armaginak jaitsiera postuetan sartu dira. Jose Luis Mendilibarrek aurkariaren ate aurrean asmatzeko dituzten zailtasunak azpimarratu, txapelketa amaitzeko gero eta partida gutxiago falta direla gogoratu arren zulotik atera daitezkeela nabarmendu zuen. Bestalde, Osasunak Bartzelonaren kontra galdu zuen eta Realak zein Athletic-ek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten Levante eta Granadaren aurka.

Olympiacos mendean hartu ostean, Baskoniak Euroligako Top8-ra begira segitzen du

Saskibaloian, Baskoniak errenkadan lortzen duen laugarren garaipena eskuratu zuen Olympiacosi 91 eta 66 irabazi ostean. Gasteiztarrek Euroligako Top Zortzian sartzea dute helburu eta, bide horretan, ostiralean Bartzelona liderraren aurka heldutasun froga aurre egin beharko diote.

Lointek Gernika, Koparen bila Valentzian

Ostegunetik aurrera, IDK Euskotren Ibaetak eta Lointek Gernikak Kopa txapelketa jokatuko dute. Gipuzkoarrak Valentziaren kontra arituko dira, etxeko taldearen aurka hain zuzen ere. Eta, bizkaitarrek, bestalde, Tenerife izango dute aurkari. Busturialdekoak egoera zailean iristen dira, Covid19 gaitzaren ondorioak modu zuzenean pairatu ostean. Hala ere, bi euskal taldeen ametsa garaipena lortzea da.
hamaika telebista

Image