Kirola

All Stories

2022ko munduko txapelketarako bidea: futbola eta salaketak

Asteon, 2022ko munduko futbol txapelketan parte hartzeko txartela eskuratzeko kanporaketak hasiko dira Europan, Egungo txapeldunak, Didier Deschamps lapurtarrak zuzentzen duen Frantziak Ukrainiaren aurka jokatuko du eta lehen jardunaldiaren baitan Belgika eta Galesen arteko lehia nabarmendu behar baita. Katarren jokatuko den torneoak hautsak harrotu ditu, Amnistian Internazionalak zein Human Rights Watch-ek hainbat salaketa egin dituzte eta Norvegiako bost futbol taldek txapelketa boikoteatzeko deia egin dute.

Hamilton faborito, Aston Martin eta Fernando Alonsoren itzuleran

Asteburu honetan Bat Formulako munduko txapelketa hasiko da Bahrein-en. Guztira 23 lasterketa izango dira eta, berriro ere, Mercedes eskuderiako Lewis Hamilton britaniarra faborito nagusia da. Red Bull-ek marka onak egin ditu atariko saioetan eta Aston Martin firmaren zein Fernando Alonsoren itzulerak arreta bereganatu du zaletuen artean.

Alaves eta Eibar sailkapeneko zulotik atera nahian: itxaropenaren eta itolarriaren artean

Armaginek zein gasteiztarrek euren egoera irauli behar dute, sailkapeneko beheko postuetatik atera eta jaitsieraren mamua aldentzeko. Zuzendaritzak Mendilibarri erabateko babesa azaldu ostean, eibartarrek Athletic-en aurkako derbia jokatuko dute San Mamesen eta gasteiztarrek, aldiz, Ligako lider den Atletico Madrili bisita egingo diote.

Lointek Gernikak harrotasunez eta duintasunez agur esan dio Eurocup txapelketari

Busturialdekoek 76 eta 73 galdu zuten ACS Sepsi errumaniarren aurka txapelketako final zortzirenetan. Bizkaitarrek gogor ordaindu zuten euren hasiera txarra baina Buch-ek eta Ivanovic-ek gidatutako erreakzioari esker 17 tantotako aldea irauli zuten, Luzapenean, errumaniarren aldeko jaurtiketa libreek partida erabaki zuten.

Xabi Martinez de Antoñana: "Osasunarentzat oso garrantzitsua da puntu bat lortzea"

Xabi Martinez de Antoñana kirol kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Asteburuko euskal taldeen Ligako partidak aztertu ditugu berarekin. Eibarrek Villarrealen aurka 3-1 galdu ostean, eta dagoeneko 10 partida daramatza segidan irabazi gabe; etorkizuna, beraz, geroz eta ilunagoa du. Martinez de Antoñanak dio taldeari "zortea falta" zaiola, eta taldeak golak egiteko aukerak badituela.


Osasunak berdindu egin zuen Valladoliden aurka, eta beste puntu bat lortuta, hamairugarren postuan kokatu da, Valladolid baino hiru puntu gehiagorekin. "Osasunarentzat oso garrantzitsua da puntu bat lortzea, pixkanaka-pixkanaka aurrera egiten ari delako, eta jaitsiera postuetatik aldentzen ari delako". Beraz, kazetariarentzat "positiboa" da taldeak emandako urratsa.

hamaika telebista

Image