Image

Kirola

All Stories

Alberto Aierbe: 'Korrikalariek dena eman dute Zegama-Aizkorri lasterketan'

Eguraldia lagun, jende ugari batu da Zemaga-Aizkorri mendi maratoian. Lasterketa esanguratsu hau, bi urtez lehiatu gabe egon da eta korrikalariak zein ikusleak oso gogotsu zeuden, igande honetan erakutsi bezala. Goi-mailako kirolariak hurbildu dira hitzordura eta ikuskizun aparta bizi ahal izan da. Kilian Jornetek irabazi du gizonezkoetan eta Nienke Brinkman gailendu da emakumezkoetan. Alberto Aierbe lasterketaren sortzaile eta zuzendariak egin du balorazioa.

Ezequiel Pauluzak: ‘Mendiko korrikalari guztiok egin nahi eta amesten dugun lasterketa da’

Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren atarian, korrikalariak igandea iristeko irrikan daude. Askorentzat lehen aldia da eta euren ametsa beteko dute. Ezequiel Pauluzak argentinarra horietako bat da. Esan digu mendiko korrikalari guztiek egin nahi eta amesten duten lasterketa dela Zegamakoa.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image