Image

Kirola

All Stories

Itzulia Gasteizen izan da eta hiriburuko zenbait kale zeharkatu ditu

Itzulia, Herbehereak zeharkatu ondoren, Gasteizera heldu da. Atzokoa izan zen atsedena hartzeko zuten egun bakarra eta gaur Itzuliaren ibilbideari ekin diote berriz
Eguerdian hasi da laugarren etapa, eta pelotoiak Arabako hiriburua zeharkatu du N-622 errepidea hartu aurretik. Itzulia Mendizabalako aparkalekutik irten da eta 6,5 kilometro egin ditu Gasteizko kaleetatik.
Ondoren, besteak beste, Gopegi, Murua, eta Agurain bisitatuko ditu Itzuliak. Ziklistek bi mendate izango dituzte laugarren etapako ibilbidean, lehenengoa Opakuako mendatea, 1.020 metrokoa, eta Herrerakoa 1.100 metrokoa. Antolakuntzak aurreikusten duenez, arratsaldeko bostak aldera Guardiara ailegatuko dira lehenengo txirrindulariak.

Munduko Txapelketan, K1 modalitatean ariko da Maialen Chourraut igandera arte, Augsburgen

Piraguista donostiarrak seigarren postuan amaitu du Augsburgeko Piraguismoko Munduko Txapelketako lehenengo proba Julia Cuchi eta Laia Sorribesekin batera. Bost hilabete bete dira Chourrauti ezker sorbaldan ebakuntza egin ziotenetik; hirugarrena du guztira, eta alde beretik bigarrena.

Beste bost euskal piraguista ere ari dira Munduko Txapelketan: Miren Lazkano, Klara Olazabal, Joan Crespo, Ander Elosegi eta Olatz Arregi.

Euskal Herrian da Frantziako Tourraren lekukoa

2023. urteko Frantziako Tourraren lekukoa Euskal Herrian da mila kilometro egin eta gero. Ziortza Villa eta Julian Sanz txirrindulariek ekarri dute garaikurra Parisetik, eta, Donostian, Gasteizen, Zornotzan eta Bilbon izan da. Hain zuzen ere, hiri horietan izango dira Tourraren 110. edizioaren lehen hiru etapen irteerak eta amaierak; hirugarren etapa Baionan amaituko da ustez, baina oraindik ez du hori baieztatu antolakuntzak. Azken aldiz, 1992an irten zen Euskal Herritik Tourra, Donostiatik. Urte hartan, Indurainek irabazi zuen, hark irabazitakoetan bigarrena.

Tourraren lekukoa hartuta hasi da Gran Départ Pays Basque 2023ko atzerako kontaketa

Iritsi da Frantziako Tourreko garaikurra Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara. Julián Sanz eta Ziortza Villa ultrafondistek ekarri dute Parisetik bizikletaz. Hala, Tourraren etorrerak harrera berezia izan du uztailaren 26 honetan. Iparraldetik Irundik sartu ondoren, 9:50 aldera iritsi dira Donostiara. Gasteiza egin dute gero, eta Zornotzatik pasata, Bilbora. Hiri bakoitzeko ordezkari instituzionalek artatu dituzte.

'Palestina askatu' oihuak Ordiziako 99. Txirrindularitza Klasikoaren aurkezpen ekitaldian

Ordiziako 99. Txirrindularitza Klasikoa World Tourreko sei talderekin eta itzuli handiak irabazi dituzten txirrindulariekin hasi da. Txirrindulariek Barandiaran plazan egin dute ohiko izen-emate eta aurkezpen ekitaldia. Tartean izan da Israeleko taldea, Klasikan parte hartzen duena.

Israeli Boikot plataformak argi erakutsi du talde honen parte hartzearen kontrako jarrera. Palestinako banderak atera dituzte aurkezpen ekitaldian, 'Palestina askatu' oihu artean.

Play Stationen ere pilotan jokatu ahalko da laster

Bilboko Relevo estudio enpresak bideojoko berria aterako du 2023. urtearen hasieran; 'Frontball Planet' du izena, eta Play Station 4 eta 5 kontsoletarako izango da. Frontball-a pilotaren alderdi kaletarrena da, eta soilik pareko hormarekin jokatzen da. Hortaz, ez dago hormaren erreboterik. Jokalariek pilota hormara bota beharko dute, eta aurkariak pilotari eman beharko dio. Botea ezarritako mugatik kanpo egiten bada edo eskuz ematerakoan huts egin, aurkariari tanto bat gehituko zaio. Helburua 20 tantotara heltzea da.

Bideojokoa beta fasean dago, baina baina 2023ko urtarrilean merkaturatzea espero dute.

Ehunmilak lasterketaren 11. edizioa ospatu da asteburuan

Ostiraletik hasita, hiru proba lehiatu dira Goierri aldean, Ehunmilak Ultra Trail (168 km), Goierriko Bi Handiak (88 km) eta Marimurumendi (42 km).

Marimurumendi Maratoian Larraitz Aragon eta Alvaro Ramos gailendu dira. Goierriko Bi Handiak proban, Gemma Barabeigek eta Aritz Egeak lortu dute lehen postua. Ehunmilak Ultra Trail da lasterketarik luzeena. Honetan, Elena Calvillok eta Javi Dominguezek irabazi dute.

Hemen bildutako irudi batzuk.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image