Errelak 0 eta 2 irabazi dio Kordobari eta Kopako final zortzirenetarako txartela eskuratu du. Bi golak William Josek egin ditu 57 eta 84. minutuetan. Brasildarraren azken ekarpena izan da elastiko txuriurdinarekin, Wolwerhamptonera joango baita. Azpimarratzekoa da Asier Illarramendi zelaira bueltatu dela, lesio baten ondorioz 16 hilabete geldi egon ostean.
Athleticek Malagako Rosaleda zelaian Real Madrili 1-2 irabazi zion bart, eta beraz, Superkopako finala jokatuko du igande gauean Bartzelonaren aurka. Itsasora begira, Eztizen Duke arraunlariak itzultzea erabaki du. Ikasketak zituen lehentasun. Orain berriro ere arraunari ekin dio. Beraz, itsasoarekin lotuta beste behin Arraun Lagunaken.
Errealak penaltietan galdu zuen atzo Superkopako finalerako txartela. 120 minutu bikain egin ostean txuriurdinek ezin izan zuten gaua borobildu eta Bartzelonak gainditu egin zituen 11 metrotatik.Â
Imanol Alguacilen estiloari so, lehen minututik joko alaia eta presio altua egin zuten donostiarrek. Joan etorriko partidan, Bartzelonak egin zuen lehen gola; pase azkarrez jositako jokaldian, Franki De Jongek baloia sareratu zuen. Errealak ez zuen amore eman eta bigarrren zatia hasi eta berehala, Oiarzabalek banakoa egin zuen penaltiz. Partida luze joan zen, eta banakoa mantendu zen markagailuan. Luzapenean abaguneak izan zituen Errealak, baina Ter Stegen Bartzelonako atezainak maisutasunez gelditu zituen. Penaltietan ere ezin izan zioten Ter Stegen erraldoiari aurre egin; Errealak lehen hiru penaltiak huts egin zituen eta ezinezkoa izan zitzaion finalerako txartela lortzea.
Kiroletan, Reala eta Athletic Andaluzian daude Superkopako finalerdiak jokatzeko: txuri-urdinek gaur bertan jokatu dute Bartzelonaren aurka Kordoban, 21:30etik aurrera, eta zuri-gorriek, bihar, ordu berean, Real Madrilen kontra Malagan. Biek ala biek, denboraldiko lehen titulua eskuratu nahi dute.
Kiroletan, Alavesek Pablo MachĂn entrenatzaile kargutik kendu du. Ezustean hartutako erabakia da baina zuzendaritzak talde gasteiztarraren norabidea aldatzeko asmoz egindakoa. Gaurkoan, Javi Cabellok zuzendu du arabarren lan saioa eta Alavesek entrenatzaile berriaren izena iragarri bitarte hala izaten jarraituko du. Itxura guztien arabera, gasteiztarrek Abelardo Fernandezen itzulera nahi dute. Bestetik, Alavesen ezagun zahar batek, Asier Garitanok hain zuzen ere, Huescaren teknikari berria izatetik gertu dago.
Kiroletan, Athletic-ek Iraia Iturregi entrenatzaile gisa aurkeztu berri du: Zuri-gorrien bolada txarraren ondorioz, dagoeneko bederatzi partida eman baitituzte garaipenik lortu gabe, Loiukoak Angel Villacamparen postua hartuko du eta lehen taldea zuzentzen duen aurreneko emakumezkoa izango da. Bere aurreneko erronka, igande honetan bertan, Eibarren aurkaka Lezaman jokatu beharreko derbian izango du.
Gaizka Garitano kargutik kendu ostean, Athletic-ek Marcelino GarcĂa Toral asturiarra izendatu zuen gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile gisa. Bart, bere aurreneko partida zuzendu zuen Bartzelonaren aurka eta lehoiek bere joko-estiloaren lehen zertzelada batzuk erakutsi bazituzten ere, kataluniarrek nagusitasun handia azaldu zuten Messi eta Pedri gaztearen eskutik. Azkenean, bi eta hiru markagailuan.
Bestalde, gure taldeek Kopako partidak jokatu zituzten baita: Osasunak eta Alavesek hurrengo kanporaketarako txartelak lortu zituzten Olot eta Deportivo mendean hartuta. Aldiz, Mutilverak, ahalegin handia egin arren, bat eta hiru galdu zuen Betisen aurka.
Realak ez du final-hamaseirenetarako txartela bermatu eta Napoliren aurkako azken partidan erabakiko da hurrengo fasera sailkatuko ote den edo ez. Napolik F taldeko liderra izaten jarraitzen du 10 punturekin eta AZ Alkmaar eta Realak berdinketarekin jarraitzen dute 8na punturekin.
Realak gaur gaueko 21.00etan izango du Txapeldunen Ligako neurketa Rijekaren aurka. Aritz Elustondok ez du partida jokatuko Cadizen aurkako partidan bi saihets apurtu zituelako eta mina handituz joan zaiolako.