Skip to main content
bannerra

MusikaZuzenean #50: Xabi Bandini eta Ibon Apezetxea


Xabi Bandini musikariarekin egin dugu hitzordua Iruñea zaharrean "Begibakar" egitasmoa ezagutzeko. Hitz Bitan atalean Ibon Apezetxea izango da protagonista, egun Orreaga 778 eta Vietcong 68 taldeko kidea. Eta gainera, musika albisteak

Musika Zuzenean

Aste honetako lehen erreportajean Don Inorrez ezagutuko dugu, eta horretarako Imanol Ubedarekin egin dugu hitzordua, egitasmoko sortzaile nagusiarekin. Bigarren erreportajean berriz, suarekin erre eta urakin bustiko gara, Madeleine taldearen "Su Hura" disko ederrean murgilduz. Rockatik haratago doazen doinuekin sutuko gera


Musika Zuzenean

Lehen erreportajea egieko Kaleko Urdangak taldearekin batu gara. "Nortasuna" diskoa kaleratu berri dute, punk oi! ereserkiak biltzen dituen lan oldarkorra. Aste honetako saioko bigarren protagonista Jon Gurrutxaga izango da. Elgoibar herriko Sotoan egin dugu zita berarekin Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean kaleratu duen "Kateak" disko txikia ezagutzeko.

Musika Zuzenean

Ostegun honetako saioan Josu Bergara izango da protagonistako bat, Nerea ta Mikel taldekideak lagun, "Asunak" disko berria ekarriko digu besapean. Bigarren erreportajean Markel Urrutia ezagutuko dugu, Smoke Signal Studioko laguna. Kontzertu afitx, diskoa azal edo kamixetak diseinatzen ditu gustu handiz.


Musika Zuzenean

Edukiz gainezka dator Musikazuzenean Telebistaren gaurko saioa! Urgatz taldearekin izan gara Bermeon argitaratu duten "Hori" disko dotorea besapean dutela. Hitz Bitan atalean, berriz, Natalia Garmendia gertutik ezagutuko dugu, Humus taldeko baxu-jotzailea. Efemerideak txokoan, Ramones talde mitikoa Euskal Herrian izan zenekoa ekarriko dugu gogora. Eta azkenik, ZOZO taldearekin izan gara Bera herriko Katatu ostatuan.

 
    Musika Zuzenean
    Ostegunetan 21:30ean
    Hamaika Telebista
bannerra

bannerra