Skip to main content
bannerra

Klika, badator Korrika


Korrikaren ibilidea osoa aurkeztu du AEK-k, Garestik abiatu eta 2535km osatuko ditu Korrikak Gasteizera heltzeko. Horrekin batera, Iruña-Veleia aztarnategiaren, Azkuna Zentroaren hurrengo lau urteetako planaren eta beste hainbaten berri emango dizuegu 2019ko lehenengo Artekalen.

Kultura

Onintza Enbeita da Bizkaiko bertsolari txapelketa irabazi duen lehen emakumea. Artekalen berarekin hitz egin dugu finalari buruz, ezarritako mugarriari buruz eta bertsogintzaz orohar. Gainera, GabonakArte programa, Pedro Salaberriaren azken erakusketa, Izaro Andresen bira amaiera eta beste gai ugari.


Kultura

Berri Txarrak talde nafarrak etenaldi mugagabea egingo duela jakinarazi du. Gainera, Entzun! urtekariaren 68. zenbakia, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala eta Oteizaren erakusketa berria dakar gaurko saioak.

Musika

Entzun! urtekariak 68. alea argitaratu berri du. 22 urte darama lan-taldeak euskal musika eszenari ekarpena eginez, bihilabetekari formatuan hasieran eta entzun.eus eta urteroko paperezko publikozio batekin gaur egun. Helburua zein den argi du Patxi Gaztelumendi kolaboratzaileak: Aniztasuna.


Literatura

Endika LaHaine, 121Krew-ko kideak, literaturara eman du pausoa eta 'Lobo-Otsoa' olerki bilduma argitaratu du Taupaka Elkartearen eskutik. Liburua aitzaki, sortzaile barakaldarraren ibilbideari errepaso egin diogu, euskal kulturari egin dion ekarpena gogora ekarriz.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra