Skip to main content
bannerra

Euskal derbi bat dakar 2019ko saskibaloiko Erreginaren Kopak


Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa aurrez-aurre jarri ditu 2019 Erreginaren kopako zozketak. RPK Araski arabarrak Cadí La Seu-ren aurka arituko dira final laurdenetan. Mendizorrotzako polikiroldegian jokatuko da txapelketa otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean eta hiru euskal taldeek lehenengo egunean, ostegunean, jokatuko dituzte euren final laurdeneko partiduak.

Gurean Gaur

Iragan den larunbatean, 85000 lagunek indarrean dagoen espetxe politikaren amaiera eskatu zuten Baiona eta Bilboko kaleetan. Astelehenean, Hamaika Telebistako Hiriburuan saioan, Sareko bozeramaile Inaxio Oiartzabal elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Oiartzabal, pozik azaldu zen herritarrek emandako erantzunarekin. Horrekin batera, Madril eta Pariseko gobernuei urrats berriak eskatu dizkiete eta gaia tratatzeko Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroarekin bildu nahi dutela baieztatu zuen.


Kultura

Bilboko Azkuna Zentroak hurrengo lau urteetan garatuko duen Proiektu Programa aurkeztu du. Hiriko alkate Juan Mari Aburto eta Fernando Perez zuzendariak azaldu dutenez, planak Alhondegia “gizarte eta kultura garaikidearen lokailu” bilakatuko da, esperientzia artistikoei bide emanez. Programazioak sei lan ildo nagusi izango ditu, elkarren artean harremanetan arituko direnak: Arte garaikidea, arte biziak, zinema eta ikus-entzunezkoak, gizartea, kultura digitala eta literatura.

Jaialdiak

EHZ festibala zahar-berriturik itzuliko da uda honetan. Ekainaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da, oraindik zehaztear dagoen kokalekuan eta herri baten barnean antolatuko da, bertako egitura eta kolektiboak kontuan izanda.


Kultura

¿Que esta pasando en Iruña Veleia? Zer ari da gertatzen Iruña-Veleiarekin. Izenburu hori duen liburua aurkeztu du aste honetan Juan Martin Elexpuru, idazle eta filologoak. Hamarkada bat igaro da dagoeneko kasua lehertu zenetik, eta oraindik ez dago batere argi aztarnategian egindako aurkikuntzak egiazkoak ala faltsuak diren. Hamarkada honetan gertatutakoaren kronologia egin du liburuan Elexpuruk. Aurkikuntzen egiazkotasunaren alde eta aurka doazen dokumentuak bildu ditu, eta horrenbesteko fama lortu duten ostraken irudi eta deskribapenak ere jaso ditu liburuan.

 
    Gurean gaur
    Gurean gaur
bannerra

bannerra