Skip to main content
bannerra

Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia: “Zer gertatzen ari da Nafarroan euskararen legearekin?”


Nafarroako Euskararen Legearen 32. urteurrenaren harira, horren inguruan egindako lanaren balantzea egin du Kontseiluak. Bere idazkari nagusi den Paul Bilbaok euskararen lege berria sortzeko batzorde bereziak hartutako norabidea kolokan jarri du eta Foru Parlamentuari dei egin dio euskararen lege berriak aurrera egin dezan lanean jarraitzeko.

Gurean Gaur

Eusko Jaurlaritzak 2019ko aurrekontuak erretiratu izanari, Foro Sozialak Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldeko desadostasunez azaldu duen kezkari eta Kalera kalera dinamikak gabonetarako antolatutako mobilizazioei erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, Kontseiluak Nafarroako Euskararen lege berriaz esandakoak jaso ditugu. Komunikazio albisteetan, Info7 irratiaren larunbateko itxiera aipatu dugu. Azkenik, Euskadiko Futbol Federazioak UEFAko eta FIFAko kide izateko eskaera ofiziala egiteko hartu duen erabakia hartu dugu hizpide.


Politika

Zeharlerrotasunez lantzen ari dira feminismoa Oiatzungo Udalean: politika publiko guzti-guztietan aintzat hartzeko saiakeran daude.

Gurean Gaur

Foro Sozial Iraunkorrak ohartarazi du desadostasunak azaleratuko direla Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldean. Agus Hernan eta Nekane Altzelai kezkatuta agertu dira, hauteskunde giroaren eraginpean, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek alde batera utzi dutelako legealdi hasieran zuten "adostasunetara iristeko izpiritua".

Hain justu, asteazken honetan bertan, Andoaingo Udalak eta Argituz erakundeak aurkeztutako ‘Memoria partekatu baterantz’ txostena da eredugarritzat jota, Foro Sozialak nabarmendu du tokian tokiko erakundeek bizikidetzaren bidean urrats esanguratsuak egin dituztela azken hilabeteetan. Eta Andoaingoaz gain, Errenteriako eta Arrasateko adibideei ere aitortu die balioa.

Aitzitik, Eusko Legebiltzarrean, Memoria eta Bizikidetza Lantaldeko eztabaidaren ondorioen inguruko saioa egingo da astelehenean, eta Foro Soziala jakitun da alderdien arteko hasierako adostasuna lausotu egin dela azken hilabeteetan.

Horren aurrean, besteak beste, euskal gizarteak bizikidetzarako egindako bidea eredugarritzat jo du Foro Sozialak, eta alderdi politikoek bestelako jarrera izatea ez zaie ulergarria iruditzen.

Beraz, Foro Sozialak eskaera zuzena egin die Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei. ETAren armagabetzearen eta desegitearen inguruan zeukaten adostasunetarako jarrera berreskura dezatela.


Hezkuntza

Hezkuntza arloko hainbat eragileek argi azaldu dute Jaurlaritzak berriz hasi behar duela prozesua. Salatu dute, Eusko Jaurlaritzak adostu beharreko hainbat gai kanpoan utzi zituztela eta horrelako erabakiak parte hartze demokratiko baten bidez hartu behar direla.

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra