Skip to main content
bannerra

Elefantea, sutondoari begira


Booktegik Euskaltzaindian antolatutako mahai ingurua Patxi Saez eta Txerra Rodriguez idalezleekin.

Bereziak

76000 lagun bildu dira Bilbon euskal presoen eskubideen alde. Baionan, aldiz, beste 9000 pertsona elkartu dira. Hamaika Telebistak zuzeneko saioa eskaini du Bizkaiko eta Lapurdiko mobilizazioen berri emateko.


Jardunaldiak

Amaitu da aurtengo Durangoko Azoka eta Gerediaga Elkartetik, Nerea Mugikak balorazio positiboa egin du Hamaika Telebistako mikrofonoetan. Horrekin batera, Koldo Otamendi lankidea Aneguria eta Gatibu-rekin egon da, Alaine Agirre idazlea elkarrizketatu dugu, Kataluniako prozesu independentistaren inguruan Txema Garciak eta Ramon Zallok plazaratutako liburua izan dugu hizpide eta mugimendu feministako kide Mireia Delgadorekin batera egon gara baita.

Jardunaldiak

Egun gutxi barru, 40 urte beteko dira Jose Miguel Beñaran Ordeñana "Argala" Ipar Euskal Herrian hil zutenetik, Mertxe Aizpurua haren pentsakera eta bizitza bildu ditu GARAk argitaratutako liburuan, Arrigorriagakoaren burkide izandakoen testigantzak bilduz. Bestalde, Elixabete Garmendiak Carlos Garaikoetxearen "lider bat Lehendakari" obra aurkeztu du BERRIAren eskutik. Euskal Memoriak, 1980 eta 1989 urteen arteko pegatina politikoen bilduma plazaratu du. Hortaz gain, Vendetta taldekoekin egon gara, euren agurraren atarian.


Jardunaldiak

Durangoko Azokako areto nagusian, Gogoetaren Plaza gisa definitutakoan, Ander Lipusek eta Maialen Errotabeherek artisten bizitzen inguruan mintzatu dira, sorkuntzaren bidez ogibidea eraikitzeaz hain zuzen ere. Eurekin batera, Maia Muruaga gidari lanetan aritu da.

 
    Bereziak
    Unean uneko saio bereziak
    Unean uneko saio bereziak.
    Aurkezlearen izen-abizenak
bannerra

bannerra