Skip to main content
bannerra

Bengoetxea eta Untoria, merezitako txapeldunak


Leitzarrak eta errioxarrak 22-7 irabazi zieten Berasaluze II eta Zubietari. Hasiera orekatu baten ostean erabat nagusitu ziren urdinak, Bengoetxea ikaragarri baten gidaritzapean. Binakako lehen txapela da bi pilotarientzat.


Dokuteka

2013ko maiatzean atxilotu zuten Urtza Alkorta. Goizaldeko 6:30ak aldean iritsi zen Ertzaintza Ondarroako Aste Gunera. Gutxienez 30 furgoneta. 8:00ak inguruan hasi ziren jendea ateratzen. 10:00ak atxilotu zuten Alkorta. Tentsio handiko uneak bizi izan ziren Bizkaiko herrian. Ondarroako Aske Gunea, herri mobilizazioa eta Urtzaren Atxiloketa ondarrutarren ahotik entzuteko aukera  dugu "Resist Ondarru" dokumentalean.


Hona Hemen

Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterrietako merkataritza eta turismoa bultzatzeko asmoz, asteburu honetan ekimen berezia prestatu dute. 24 baliabide turistikoetara doan sartzeko aukera izango dute bisitariek. Aurkezpenean izan ginen.

Ertzak

Martxoaren 26an onartu zuen Espainiako Kongresuak “Herritarren segurtasunerako legea”, Zigor Kodearen erreforma eta jihadismoaren kontrako ituna. Uztailetik aurrera indarrean izango da. Lege berriak protesta mota batzuk delitu bihurtzen ditu eta bertan parte hartzen dutenei espetxe zigorra ezartzeko aukera ematen die. Informatzeko eskubideari mugak jartzen zaizkio. Lau ertz jorratu ditugu, lau iritzi: Jaime Elias (abokatua), Amaia Goikoetxea (Euskal Kazetarien elkarteko dekano ordea), Aitziber Lasa eta Patxi de La Fuente (Herritarren kriminalizazioaren kontrako plataforma).


Skapa

Apirilaren 23tik 26ra Bilbo Euskal sorkuntzaren plaza izango da Loraldia jaialdiari esker. Guztira, hamazazpi ekitaldi eskainiko ditu Loraldia jaialdiak antzerkia, musika, artea, bertsolaritza, literatura eta dantza tarteko eta 50 sortzaile baino gehiago bilduko ditu. Anton Abbadiak antolatutako Lore Jokoak ditu abiapuntuan Loraldia jaialdiak.

 
bannerra

bannerra