Skip to main content
bannerra

EGUNEKOA: albiste nagusien bilduma


Eusko Jaurlaritzako aurrekontuen negoziazioari eta Justizia Iñigorentzat plataformak egindako protestei erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, berriz, Osakidetzako LEPaz ikerketa ez zabaltzeko Eusko Legebiltzarreko erabakia eta hainbat hezkuntza eragilek EAEko Hezkuntza Legeaz egindako eskaerak hartu ditugu hizpide. Kultura albisteetan Berri Txarrakek 2019rako iragarritako etenaldi mugagabeari eskaini diogu arreta. Azkenik, Athleticen hauteskunde kanpaina abian den honetan, hautagaitza bati elkarrizketa egin diogu.

Nafarroa Gaur saioa

Gaurko saioan bildu egin ditugu Durangoko Azokan izandako zenbait sortzaile nafarrei egindako elkarrizketak. Besteak beste, Vendetta musika taldeko Enriko Rubiños, Txalaparta argitaletxearen sortzaile den Joxe Mari Esparza, Altsasuko auziari buruzko liburua idatzi duten Aritz Intxusta eta Aitor Agirrezabal, Belatz komikigilea eta Hesian taldeko Zuriñe Hidalgorekin izan gara.


Herri mugimendua

Iñigo justizia herri plataformak lema bereko elkarretaratzea egin du Deustoko Ertzain etxearen aurrean. Cabacas auziak izandako inpunitatea zalatzea da helburua, haren aurka egitea. Lemadun kartelak eutsi dituzte ertzain etxeari begira, isilik, egun hartako ertzainen aginduak entzuten ziren bitartean

Futbola

Athletic-en hauteskundeetarako kanpaina abian da. Hamaika Telebistak Alberto Uribe-Etxebarria eta haren hautagaitzako kide Javi Aldazabal elkarrizketatu ditu. Bien, klubak aurrera begira dituen erronkak aztertu ditugu: Alor ekonomikoa, Lezama, kirol zuzendari berriaren profila, emakumezkoen taldea, animazioa edo Llorente zein Ibairen balizko itzulerak. Aldazabali egindako elkarrizketa osoa, bihar ikusgai, baita hamaika.eus-en ere.


Gurean Gaur

Nafarroako Unibertsitateko Museoan ikusgai dago ‘Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan’ izeneko erakusketa. Unibertsitateak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak elkarlanean prestatu dute erakusketa eta Oteizaren zenbait mural aztertu dituzte. Hain justu, erakusketan ikusgai dauden biak: Bachen omenez egindakoa eta ‘Elias eta suzko gurdia’ izenekoa. Biak 1956an egin zituen Oteizak, Maria Josefa Huarteren enkarguz, haren Madrilgo etxerako.

 
bannerra

bannerra