Skip to main content
bannerra

Javier Aldazabal: "Egindakoa balorean jarri eta klubaren erronka berriei heldu nahi diegu"


Athletic-en hauteskundeetarako kanpaina abian da. Hamaika Telebistak Alberto Uribe-Etxebarria eta haren hautagaitzako kide Javi Aldazabal elkarrizketatu ditu. Bien, klubak aurrera begira dituen erronkak aztertu ditugu: Alor ekonomikoa, Lezama, kirol zuzendari berriaren profila, emakumezkoen taldea, animazioa edo Llorente zein Ibairen balizko itzulerak. Aldazabali egindako elkarrizketa osoa, bertan ikusgai.

Musika Zuzenean

Durangoko Liburu eta Disko azokak musikalki eman duena ikusteko aukera izango da saio honetan, elkarrizketa, zuzeneko irudi eta bitxikeriekin.


Gurean Gaur

Laboral Kutxak aurkeztutako txostenaren arabera, ikuspegi ekonomikotik 2018a urte positiboa izaten ari da. Nabarmendu dutenez, Nafarroako ekonomiak hazkunde jarraitua izan du azken 21 hiruhilekoetan eta langabezia tasa %10a baino gutxiagora jaistea eragin du. Datorren urtean Nafarroan ekonomiak %2.8an gora egitea aurreikusten du txostenak eta langabezia tasa, %8.9an kokatzea.

Gurean Gaur

Nafarroako Euskararen Legearen 32. urteurrenaren harira, horren inguruan egindako lanaren balantzea egin du Kontseiluak. Bere idazkari nagusi den Paul Bilbaok euskararen lege berria sortzeko batzorde bereziak hartutako norabidea kolokan jarri du eta Foru Parlamentuari dei egin dio euskararen lege berriak aurrera egin dezan lanean jarraitzeko.


Gurean Gaur

Eusko Jaurlaritzak 2019ko aurrekontuak erretiratu izanari, Foro Sozialak Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldeko desadostasunez azaldu duen kezkari eta Kalera kalera dinamikak gabonetarako antolatutako mobilizazioei erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, Kontseiluak Nafarroako Euskararen lege berriaz esandakoak jaso ditugu. Komunikazio albisteetan, Info7 irratiaren larunbateko itxiera aipatu dugu. Azkenik, Euskadiko Futbol Federazioak UEFAko eta FIFAko kide izateko eskaera ofiziala egiteko hartu duen erabakia hartu dugu hizpide.

 
bannerra

bannerra