Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Literatura

bideoa prestatzen
Kuttunena duen generoa baliatu du Iban Zalduak bizitzaz aritzeko

2018-09-11

Literaturaren bidez bizitza errealean esaten ez diren gauzak esaten saiatu da Iban Zaldua, 'Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak' ipuin bildumarekin. 32 ipuin eta kontrazalekoa bildu ditu aurkeztu berri duen liburuan. Egunerokoaren barrunbeak bilatzen ahalegindu da fantasiari zirrikitu bat irekita.

Ipuin horien bidez, Zalduak bikoteen arrakaletan arakatu du, euskal gatazkari geruza berriak bilatzen dizkio, elkarrizketa-bidezko ipuinak sortu ditu, txosten gisakoak, jostalariak, dramatikoak zein ironikoak. Xabier Mendiguren Elizegi Elkar argitaletxeko editorearen esanetan, "fikzioaren festa bat" da Zalduaren azken liburua eta trebezia aitortu dio idazleari. Zalduak berak azaldu du errealitateari buelta ematen ahalegindu dela.

Zalduak Ana Malagon idazlearen eta Aitor Arregi zinemagilearen laguntza izan du aurkezpenean. Malagonen ustetan, familietako disfuntzioak oso ondo islatu ditu Zalduak. Arregik, berriz, gatiasun berezia aitortu dio idazleari egoera arruntetan elementu ez hain arruntak sartu eta deserosotasuna eragiteko.

bideoaren irudia
Bizitzako kolpeei erantzunez, aurrera

2017-06-15

"Eskularru beltzak" du izena Jasone Osororen lan berriak. Gaztetxoei zuzendutako lau liburukik osatzen duten bilduma baten lehena da, eta boxeoa izango da horiek harilkatuko dituen gaia.

bideoaren irudia
Begiradak komikietan, emakumeen komikiak eta komiki feministak

2017-06-12

Emakumeen komikiak eta komiki feministak. Horien gaineko begiradak jasotzen dituen erakusketa baten inguruan hitz egin digu Josune Muñoz Skolastika elkarteko kideak. Donostiako Komikigunean erakusketa du ikusgai ekainaren 16ra arte.

bideoaren irudia
Etenik gabeko irakurketa, hamargarrenez

2017-06-12

Edizio borobila du aurtengoa Klasikoen irakurketa jarraituak. Izan ere, hamargarrenez antolatu du ekitaldia Bilbo Zaharra euskaltegiak. Arriaga antzokian Itxaro Bordaren "%100 basque" eleberria irakurriko dute 400 lagun inguruk pasarteka eta etenik gabe. Idazlea eta Pedro Alberdi antolatzailea gure saiora ekarri ditugu.

bideoaren irudia
RAFAEL MIKOLETA EUSKARAZKO IPUIN LEHIAKETAREN XXIX. EDIZIOKO SARI BANAKETA

2017-06-06

Pasadan maiatzaren 31an Mikoleta sari banaketaren 29. edizioa ospatu zen. Aurten 969 ipuin jaso dira, eta urtero bezala, Bilboko ikastetxe ezberdinetako Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek hartu dute parte.

bideoaren irudia
Gogorrago ala leunago, denok zipriztindu gaitu krisiak

2017-05-12

Krisi ekonomikoari errepasoa egin dio Miren Garate kazetariaren kronika-liburuak. Krisiaren alde humanoa hartu du baina, ardatz. Zuzenean nahiz zeharka krisia pairatu duten herritarren testigantzak jaso ditu Garatek "Ekaitzaren zipriztinak" liburuan, baita adituenak ere.