Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Urriaren 1eko auziko fiskalaren errekusazioa eskatu dute egun hartan zaurituek eta Bartzelonako Udalak

2018-11-07
Iazko urriaren 1eko erreferendum egunean, polizien oldarkeriagatik zauritutakoek eta Bartzelonako Udalak auzia ikertzen ari den fiskalaren errekusazioa eskatu dute, inpartzialtasuna leporatuta. Horrez gain, joan den ostiralean Espainiako fiskaltzak eta abokatutzak buruzagi independentisten aurka egindako zigor eskaeren ondoren, Quim Torra Generalitateko presidenteak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari babesa erretiratuko diola berretsi du.
bideoa prestatzen
Zigor osoa beteta kalean daudenean, Bateragunekoek ez zutela epaiketa justua izan ebatzi du Estrasburgok

2018-11-06
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak aho batez kaleratutako sententziak zehaztu du Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezen kasuan, Europako Giza Eskubideen Ituneko 6.1 artikulua urratu zela, eta ez zitzaiela bermatu epaiketa justua izateko eskubidea.
bideoa prestatzen
Espetxe politika: Giza eskubideen urraketarekin amaitu eta bideorri partekatua eraiki

2018-11-05
Hiriburuan saioan, Espetxe politika ardatz: Erradiografia, giza eskubideen urraketa, bideorri konpartitu baten beharra eta herritarren mobilizazioa. Horrekin batera, senide eta lagunek lehen pertsonan pairatzen dituzten urraketa kontatuko dizkigute. Beñat Zarrabeitia lankideak aurkeztuta, Inaxio Oiartzabal, Itziar Sinde eta Joxe Anjel Aramendiren parte hartzearekin
bideoa prestatzen
Alfredo Remirez Amurrion da berriro urte bateko espetxealdiaren ostean

2018-11-03
Urte bateko espetxealdiaren ostean, Alfredo Remirez amurrioarra aske geratu da. Larunbatean atera zen Zaballako espetxetik, eta egunean bertan ongi etorri beroa egin zioten Amurrion. Espainiako poliziak 2009an urte bateko zigorra eta sei hilabetetako inabilitazioa ezarri zion Remirezi, Amurrioko jaietan dispertsioaren kontrako errebindikazio gisa bi presoen panpinak egiteagatik. 2015ean Armiarma operazioagatik atxilotua izan zen eta 2017an epaitua, sare sozialetan presoen eta adierazpen askatasunaren aldekoak idazteagatik. Egotzitako delituak banaka espetxe zigorra ekartzen ez bazuten ere, bost urteko epean berriro kondenatua izan zenez, urte batez espetxean egon da, Basauri, Daroca eta Zaballan.
bideoa prestatzen
Sarek euskal presoen berri eman dio Quim Torrari

2018-10-30
Sare Herritarraren izenean, Joseba Azkarraga bozeramaileak gonbita egin dio Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteari: urtarrilaren 12an Bilbon deitutako mobilizaziora gonbidatu du. Preso katalanen inguruan ere hitz egin dute astelehen honetako bilkuran. Horren berri ekartzeaz gain, Carles Puigdemont Generalitateko presidente kargugabetuak sustatutako errepublikaren aldeko Crida Nacional dinamikaren berri ere jaso du Saioa Baleztenak.
bideoa prestatzen
Amaia Izko, euskal presoen asistentzian eta defentsan lanean

2018-10-28
Ajoarrieroa saioko atal honetan Amaia Izko abokatuarekin izan da Anabel Arraiza lankidea. Espainiako auzitegi nazionalean dagoen egoeraz, euskal preso politikoen egoeraz, orain arteko ibilbideaz eta baita AEKko eta dantzari izandako garaiaz aritu da.