Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Esatea Libre | Eneko Goia, Bruselako atentatuak eta errefuxiatuak protagonista

2016-03-23

Eneko Goia Donostiako alkatearekin izan gara aste honetan. Horrez gain, mahai inguruan Bruselan egondako atentatuei buruz eta errefuxiatuek egunero bizi duten egoeraz aritu gara hizketan. Horretarako, gurekin izan ditugu Gotzon Elizburu (Iratzar Fundazioa), Amaia Martin (Ezker Anitza) eta Josetxo Arrieta (Ahal Dugu).

bideoaren irudia
Ertzak | Merkataritza txikia: herriaren plaza

2016-03-22

Merkataritza txikiaz aritu gara Imanol Esnaola Gaindegiako kidearekin. Nolakoa da merkataritza txikiaren argazkia Euskal Herrian? Zein da bizi duen egoera? Erantzunak erradiografia bat eginez jaso ditugu.

bideoaren irudia
Atsolorra, herriaren altxorra

2016-03-22

Pasa den urtean jaiotako oiartzuarrei ongietorria egin zien Oiartzungo udalak martxoaren 20an. Guztira 97 dira iaz jaiotakoak, eta horietako hainbaten guraso, senide eta aiton-amonek parte hartu zuten ekitaldia. Bigarren urtea da guraso talde batek udalarekin elkarlanean Atsolorra eguna antolatzen duela. Gurasoekin, udaleko ordezkariekin eta Mari Karmen Basterretxea antropologoarekin izan ginen.

bideoaren irudia
BasqueFest jaialdiak kulturaz bustiko du Bilbo Aste Santuan

2016-03-22

Kirola, kultura eta gastronomia elkartzen dituen jaialdia da BasqueFest. Martxoaren 24tik 27ra ospatuko dira jaialdiaren baitan dauden jarduerak Bilboko zenbait puntutan. Arte erakusketak, kontzertuak edota herri-kirolaz gozatzeko aukera egongo da.

bideoaren irudia
Lander Martinez: "Lau urte hauetan euskal alderdiek ez dute aurrerapausorik eman bakegintzan"

2016-03-22

Gurean Gaur saioan, Lander Martinez Ahal Dugu-Podemosen Euskadiko Antolakuntza Idazkaria izan dugu. Hainbat jai jarri ditugu mahai gainean, besteak beste, Podemosen ustezko barne krisia, Espainiako itun posibleak eta Euskobarometroaren aurreikuspenak.

bideoaren irudia
Epilepsia gaixotasuna mintzagai, Zaindu Zaitez programan!

2016-03-22

Zaindu Zaitez saioan, epilepsia gaitzaren inguruko aurreiritziak gainditzen saiatuko gara. Gaixotasun ezezaguna da. Martxoak 23, asteazkena, 21:00etan.