Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Oteizaren muraletako abstrakzioaren sorburua, Nafarroako Unibertsitate Museoan ikusgai

2018-12-12
Nafarroako Unibertsitateko Museoan ikusgai dago ‘Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan’ izeneko erakusketa. Unibertsitateak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak elkarlanean prestatu dute erakusketa eta Oteizaren zenbait mural aztertu dituzte. Hain justu, erakusketan ikusgai dauden biak: Bachen omenez egindakoa eta ‘Elias eta suzko gurdia’ izenekoa. Biak 1956an egin zituen Oteizak, Maria Josefa Huarteren enkarguz, haren Madrilgo etxerako.
bideoa prestatzen
Hizkuntza Gutxituen Europako Itunak ezarritako konpromisoen gabeziak salatu ditu Behatokiak

2018-12-12
Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren 5. ebaluazioaren harira, Espainiako Estatuak hartutako konpromisoetan gabezia nabarmenak daudela salatu du Hizkuntza-Eskubideen Behatokiak. Aurretik ere lege aldaketak egin beharra zegoela jakinarazi izan arren, Espainiako beste alde batera begiratu duela salatu du Behatokiko zuzendariak.
bideoa prestatzen
1.500 ikasle inguru First Lego League Euskadi lehiaketaren 10. edizioan

2018-12-12
First Lego League Euskadi lehiaketak inoiz baino parte-hartzaile gehiago izango du bere hamargarren edizioan. 10 eta 16 urte bitarteko gazteak zientzia eta teknologia munduan murgiltzea helburu duen hezkuntza-programa da First Lego League, mundu mailako lehiaketa. EAEko finala otsailaren 16an, gasteizko Europa Jauregian. Bertako hiru hautatuak Estatuko finalean aurkeztuko dute proiektua Nazioarteko finalerako txartelaren bila.
bideoa prestatzen
Paris 365 elkarteak elkartasun kanpaina jarri du abian

2018-12-12
Elkartasun kanpaina jarri du abian Iruñeko Paris 365 elkarteak pobreziaren aurka borrokatzen jarraitzeko baliabide ekonomikoak jasotzeko helburuarekin eta bat egin dute horrekin LAB, CGT eta CCOO sindikatuek bai eta pentsiodunen hainbat elkartek ere. Nabarmendu dute lanean dauden pertsonen artean pobrezia handitu egin dela Nafarroan eta balioan jarri dute horri aurre egiteko entitate sozialek egiten duten lana.
bideoa prestatzen
Kepa Junkera pixkanaka hobera egiten ari da iktus bat izan ostean Belgikan

2018-12-12
Kepa Junkera pixkanaka hobera egiten ari da iktus bat izan ostean Belgikan. Trikitilaria, abenduaren 5ean urgentziako ebakuntza egin ostetik dago medikuen zaintzapean. Sorginak taldeko bi kiderekin kontzertua eman behar zuen musikari ezagunak Izegem herrian, abenduaren 6an. Bezperan, baina, ondoezik sentitu zela eta, ospitalera eraman zuten. Junkeraren gertukoenek adierazi dutenez gutxinaka hobetzen ari da.
bideoa prestatzen
Eneko Compains: “Torturaren inpunitatearen arkitektura osoari berrespen judiziala eman zaio beste behin”

2018-12-11
Eneko Compainsen tortura salaketa artxibatu egin dute Nafarroako Auzitegi Nagusiak; Compainsek berak lotsagarri bezala definitu du epaitegiak emandako arrazoibidea. Torturaren inpunitatearen arkitektura osoari berrespen judiziala beste behin ematen zaiola salatu du eta gaineratu du Espainiako botere judizialak erakutsi duela ez duela ikerketa eraginkorrik egin nahi tortura borrokatzeko.