Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Pentsiodunentzako diru sailik ezean, EH Bilduk ez ditu bi abstentzio bermatuko EAEko aurrekontuetan

2018-11-19

Eusko Jaurlaritzak iritzi dio alderdi popularrak bere burua utzi duela 2019ko aurrekontuen negoziaziotik kanpo, eta aurrekontuari ez dagozkion gaiak ateratzen aritzea egotzi die popularrei. Izan ere, PPk argi utzi du ez dutela aurrekontuetako partida bakar bat ere negoziatuko, Jaurlaritzak EH Bildurekin dituen akordioak mantentzen baditu.

Joan den ostiralean, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuakk EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin bilkurak egin zituen. Elkarrekin Podemosen kasuan, asteburuan bertan eman dute agortutzat aurrekontuen inguruko negoziazioa, EAJri akordiorako interesik ez izatea egotzita.

EH Bilduri, berriz, guztira, 48 milioiko diru poltsa zertan gastatu negoziatzea proposatu dio Jaurlaritzak. Maddalen Iriarte EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen hitzetan, ordea, ez da nahikoa. Eta pentsiodunentzako diru sailik gabe ez dutela haien bi abstentziorik aurrekontuek aurrera egitea bermatuko.

bideoa prestatzen
‘Eta zu… zertaz zaude nazkatuta?’, Berdintasunerako Nafarroako Ezintasunen Sarearen kanpaina indarkeria matxista salatzeko

2018-11-19
REDI Berdintasunerako Nafarroako Ezintasunen Sareak indarkeria matxista salatzeko kanpaina aurkeztu du azaroaren 25eko egunaren harira. ‘Eta zu... zertaz zaude nazkatuta?’ lelopean, helburu bikoitzarekin jarri dute abian kanpaina; batetik, eguneroko diskriminazio egoerak bisibilizatzeko eta, bestetik, desgaitasunen bat duten emakumeek bizi duten diskriminazio bikoitza ikustarazteko.
bideoa prestatzen
Bilbo eta Baionan aldarrikatuko dute presoen garaia "orain" dela

2018-11-19
Urte hasierarekin egin ohi den presoen aldeko manifestazioa datorren urtarrilaren 12rako deitu dute.
bideoa prestatzen
Adolfo Araiz: "Kanpotik bihurtu nintzen abertzale"

2018-11-18
Ajoarrieroa saioko atal honetan Tafallara joan da Anabel Arraiza lankidea. Bertan Adolfo Araiz abokatu eta parlamentariarekin egin du hitzordua. Makina bat kontu izan dituzte hizpide: haurtzaroa, zinegotzi garaiak, kartzela, Nafarroako parlamentua,...eta baita afizioak ere.
bideoa prestatzen
Misterioan murgildu da Antton Kazabon eleberri berrian

2018-11-16
Desagertutako neska baten inguruan kokatu du "Bisera gorria". Bestalde, elkarri ematen diogun babesaren garrantziari buruz idatzi du Karlos Gorrindok “Galaxia bat sabelean” lanean.
bideoa prestatzen
Julen Herrero, areto futboleko partida batean erasotutako epailearen testingantza

2018-11-16
Iragan den asteburuan, Barakaldokok eta Mendibeltz taldeek, gazte mailako areto futboleko norgehiagoka jokatu zuten. Bertan, Barakaldoko taldeko atezainak Julen Herrero epailea atzetik erasotu zuen, ostikada bat eta bi ukabilkada emanez. Arbitroak partida bukatutzat eman eta Gurutzetako ospitalera joan zen. Zorionez ondo dago eta Hamaika Telebistarekin gertatutakoaren inguruan hitz egin du. Animoso dago eta asteburu honetan bertan beste partida bat zuzenduko du Donostian.