Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Dagoeneko 220000 euskal herritarrek parte hartu dute Gure Esku Dagok deitutako herri galdeketetan

2018-11-19
Gure Esku Dagok jauzi kualitatiboa eman du Donostian herri kontsulta eginez. Gipuzkoako hiriburuan, Irunen, Alonsotegin, Balmasedan eta Zallan egindako galdeketetan 28000 lagunetik gora bozkatu zuten. Horiek horrela, dagoeneko, 220000 dira parte hartu duten herritarrak. Hiriburuan saioan, Beñat Zarrabeitia lankidearen bidez, hiri eta herri hauetako giroa, Gure Esku Dagoko kideen balorazioak eta nazioarteko begiraleen adierazpenak jaso ditugu.
bideoa prestatzen
Legebiltzarreko indar politikoekin bildu nahi dira pentsiodunak

2018-11-19
Pentsiodunen Mugimenduak aurrekontuen gaiari heldu nahi dio Legebiltzarreko talde politiko guztiekin. Gaurko agerraldian jakinarazi dutenez, alderdi guztiekin biltzeko eskaria egin diete pentsiodunen aldarrikapenak helarazteko eta alderdien iritziak biltzeko asmoz. Horrekin batera, kalean jarraitzearen beharra nabarmendu dute eta abenduaren 15ean Hego Euskal Herriko hiriburuak betetzera dei egin dute, mugimenduaren lehenengo urteurrenean.
bideoa prestatzen
Garai Zekenak, Hedda Gabler obraren adaptazioa, estreinatuko du Arriaga Antzokiak

2018-11-19
Garai zekenak, Arriaga antzokiaren azken ekoizpen propioak, klasiko bat dakar azaroaren 27tik urtarrilaren 24ra bitartean. Denise Despeyroux-ek Henrik Ibsenen ‘Hedda Gabler’ obra moldatu du eta Raul Cancelok zuzendua Arriaga Antzokian estreinatuko dute 19 emanaldirekin, 12 euskaraz eta 7 gazteleraz. Formatu berezian aurkeztuko dute antzezlana, eszenatokia utzi eta Arriagako txoko ezberdinak hartuko baitituzte saioek, publikoa eta aktoreak eraikinetik mugiaraziz.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-11-19
2019ko Eusko Jaurlaritzako aurrekontuen negoziazioari, urtarrilaren 12rako euskal presoen eskubideen alde Baionan eta Bilbon antolatutako mobilizazioei eta Altsasuko auziko bidegabekeria salatzeko Iruñean egindako jardunaldiei erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, pentsiodunen aldarrikapenak eta Berdintasunerako Nafarroako Ezintasunen Sarearen kanpaina izan ditugu hizpide. Azkenik, kultura eremuan, Arriaga antzokiaren 'Garai zekenak' obraren berri jaso dugu.
bideoa prestatzen
Jaume Lopez, Kataluniako irakaspenak eta Euskal Herriko herritarren ahalduntzea

2018-11-19
Prozesu eta eztabaida konstituziogileak ardatz, Jaume Lopez irakasle kataluniarra Euskal Herrian egon da Ipes-ek, Eusko Ikaskuntzak eta Gure Esku Dagok antolatutako ekimenetan parte hartuz. Lopezek atsekabez ikusten ditu bere herriko alderdi eta erakunde independentisten taktika kontrajarriak eta babes eremua handitzearen aldekoa da. Euskal Herrian, ilusioz ikusten du Gure Esku Dagoren lana eta herri galdeketen bitartez herritarren ahalduntzea eta parte hartze demokratikoan sakontzen dela nabarmentzen du. Bere esanetan, Katalunian egindako galdeketa ez-ofizialak existitu izan ez balira, nekez iritsiko zen urriaren 1eko erreferendumera.
bideoa prestatzen
Altsasuko auziaren bigarren urtemugan, hausnarketa jardunaldiak antolatu dituzte

2018-11-19
Altsasuko auziaren bigarren urtemuga baliatuta, jardunaldiak antolatu dituzte asteburuan Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformek. ‘Bi urte espetxean’ izenburupean, auzia hainbat alderditatik aztertu zuten ostiral eta larunbatarekin Iruñean burututako ekitaldi ezberdinen bidez. Era berean, elkarretaratzea egin zuten Gaztelu plazan eta ehunka lagun elkartu ziren.