Skip to main content
bannerra

Albisteak

Eibarrek Valentzia izango du aurkari gaur, Ipuruan

Berria: kirola - lr., 2018-12-15 00:00
Futbol gosez eta joko ona ikusteko irrikaz joango dira gaur ere Eibarreko zaleak Ipuruara. Sekula ezin da aurretik bermatu talde batek nola jokatuko duen, baina Eibarrek konfiantza ematen die, azkenaldi luzean ondo ari baita; batez ere, etxean. Aurkariak baino gehiago izan da partida askotan, eta zailena falta izan zaio: joko onari garaipena gehitzea, golak sartzen asmatzea eta opariak ez egitea. ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Balentziagak eta De Marcosek klausularik gabe berritu dute

Berria: kirola - lr., 2018-12-15 00:00
Oskar de Marcosek eta Mikel Balentziagak 2021era arte berritu dute kontratua Athleticekin, eta biek etete klausularik ezarri gabe sinatu dute akordioa. Iker Muniain izan zen kontratua hausteko diru kopuru bat finkatzeari uko egin zion lehen jokalaria, eta orain bere bi taldekidek gauza bera egin dute.Bi hegalekoei ekainean bukatuko zitzaien kontratua, eta Athleticek atzo eman zuen luzapenen berri....
Kategoriak: , Aktualitatea

Ez da golak sartzeaz aspertzen

Berria: kirola - lr., 2018-12-15 00:00
Hamabost urte besterik ez zuen Athleticekin lehen gola sartu zuenean. Futbol munduko txapelketarik garrantzitsuenenetako batean izan zen: Txapeldunen Ligan, KRKA taldearen kontra. Hamabi urte igaro dira ordutik, baina Nekane Diez Athleticeko aurrelaria (Barakaldo, Bizkaia, 1991) ez da golak sartzeaz aspertzen. Zenbaki biribilak lortu berri ditu, gainera. Izan ere, iragan igandean Sevillari sartu ...
Kategoriak: , Aktualitatea

«Kezkagarriena, sentsazioak»

Berria: kirola - lr., 2018-12-15 00:00
Denboraldia hasi aurretik esan zuten Delteco Gipuzkoa Basketeko arduradunek, entrenatzaileek eta jokalariek sasoi gogorra izango zela, eta sufritu egingo zutela mailari eusteko. Oraindik ez da lehen itzulia amaitu, baina, tamalez, haien aurreikuspena bete egin da. Gipuzkoako taldea burua altxatu ezinik dabil, eta, bederatzi porrot eta bi garaipenekin, azkena dago ACB ligako sailkapenean.Salbazioa ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Hirugarren puntua Elezkano eta Rezustarentzat

Berria: kirola - lr., 2018-12-15 00:00
PILOTA. Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak 22-13 irabazi zuten atzo Oinatz Bengoetxea eta Ander Imazen aurka, Arrigorriagan, eta binakako txapelketako ligaxkako hirugarren puntua lortu zuten (3-1). Iazko txapeldunordeek lan sendoa egin zuten, eta piloteoko aginteari esker gailendu ziren. Galtzaileek puntu bakarrarekin jarraituko dute.Elezkano eta Rezusta gehiago izan ziren, eta ondo merezita ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Galatasaray izango du aurkari Gernikak Eurokopan

Berria: kirola - lr., 2018-12-15 00:00
SASKIBALOIA. Lointek Gernika Galatasarayren aurka ariko da Eurokopako hurrengo fasean. Atzo egin zuten zozketa, eta joaneko partida Gernikan jokatuko dute, urtarrilaren 3an. Itzulerakoa, berriz, Istanbulen, urtarrilaren 10ean. Gaur, ligako partida du Bizkaiko taldeak, Embutidos Pajarielen kontra, Malosten (18:30). IDK Gipuzkoak, berriz, Ferrol hartuko du (18:00). ACB ligan, bestalde, Tenerifen ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Gozatu eta lehiatu

Berria: kirola - lr., 2018-12-15 00:00
Jordi Nuñez, Javi Barreto, Gurutz Aginagalde, Nenad Perunic, Igor Butulija, Iñaki Ordoñez, Iosu Olalla, Ricardo Marin, David Rodriguez, Armand Rubiño, Angel Fernandez, Quique Andreu, Aitor Etxaburu, Jose Carlos Camacho, Juantxo Villarreal eta Ivan Sopalovic; horra Asobal kopa azkeneko aldiz jokatu zuen Bidasoan ari ziren jokalari eta entrenatzaileak. 1996an izan zen, Santanderren (Espainia). ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Neska gazte baten begietatik

Berria: kultura - lr., 2018-12-15 00:00
Maitasun istorio bat eta gertaera tragiko bat. Bi hari horiek uztartuz osatu du Garbiñe Ubedak Sasieskola eleberria (Elkar). Gazteentzako liburua da, 16 urteko neska bat protagonista duena. 1984. urtean girotu du kontakizuna idazleak, eta zergatia azaldu zuen atzo, liburuaren aurkezpenean. «Pentsatzen jarri nintzen gazteentzat idaztea zer den, edo helduentzat idaztetik zerk bereizten duen. ...
Kategoriak: Aktualitatea

Banbu-herria

Berria: kultura - lr., 2018-12-15 00:00
'Teh Dar'Konpainia: Vietnamgo Zirku Berria. Eszenaratzea: Tuan Le. Musika-zuzendaritza: Nguyen Nhat Ly. Arte-zuzendaritza: Nguyen Lan Maurice. Koreografia: Ngo Thanh Phuong. Tropako burua: Nguyen Anh Minh. Lekua: Angeluko Quintaou antzokia. Eguna: Abenduak 11.Vietnamgo Zirku Berria Baionako antzokian ikusi nuenetik (2016), gogoz nengoen beren hurrengo lana ikusteko, eta orain heldu zaigu aukera, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gehiegi berotu aurretik

Berria: mundua - lr., 2018-12-15 00:00
Gaur egun, klima aldaketa da migrazio mugimenduen arrazoi nagusia. Urtean, 40 milioi pertsonak uzten dute jatorrizko herrialdea uholde, lehorte edo berotze globalarekin lotutako bestelako fenomenoen ondorioz. Eta, egoera aldatu ezean, badirudi gora egingo duela klima errefuxiatuen kopuruak: Nazio Batuen Erakundearen arabera, 2050erako, klima aldaketak eragindako 200 milioi migrante izango ...
Kategoriak: Aktualitatea

Junckerri kontrajarri, eta «berme gehigarriak» lortuko dituela dio Mayk

Berria: mundua - lr., 2018-12-15 00:00
Goi bilera beretik ondorio ezberdinak atera dituzte Jean-Claude Junckerrek eta Theresa Mayk. Europako Batzordeko presidenteak argi adierazi zuen ostegun gauean, estatuburu eta gobernuburuekin egindako goi bileraren amaieran, ez dela berme berririk egongo, ez behintzat bete beharrekorik: «Hori oso argi dago». Erresuma Batuko lehen ministroak, baina, oso bestelako iritzia plazaratu du ...
Kategoriak: Aktualitatea

Korsikako nazionalisten sinboloa

Berria: mundua - lr., 2018-12-15 00:00
Korsikako nazionalismoa berpiztu zuen Edmond Simeonik (Corte, Korsika, 1934 - Ajaccio, Korsika, 2018), anaia Maxekin batera. Simeoni 1960ko hamarkadan hasi zen militatzen Korsikaren eskubide politikoen alde, eta 1967an sortu zuen ARC Korsikako Ekintza Erregionalista. Historikoak bilakatu diren aldarrikapenei hasiera eman zieten garai horretan: Parisi eskatu zioten irlaren berezitasunak kontuan ...
Kategoriak: Aktualitatea
Politika

Arnaldo Otegi: "Sedukzioa eta gehiengoak eraikitzea dira behar ditugunak".

B.Gartzia, 2017-05-05

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak estrategia independentistari buruz hitzaldia eman du Oiartzunen Ekhiñe Atorrasagasti Hamaika Telebistako kazetariak gidatuta. Atorrasagatik independentismora erakartzeko gakoei buruz galdetu dio ezker abertzaleko buruzagiari.

 
Zientzia

Zientzia Azoka 2017, Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa

I.Esnaola, 2017-05-03

Larunbatean Bilbon ospatuko den Zientzia Azoka 2017 aurkezpenean ospatu da. Udaletxeko Koldo Narbaiza, Eusko Jaurlaritzako Amaia Esquisabel Alegria eta Elhuyarreko Leire Cancio Orueta. Eguerdiko 12tan hasiko da bai gazteentzako bai familiarentzako eskainitako azoka

 
Politika

GERNIKA | 80. urteurreneko saio berezia Astratik

B.Gartzia, 2017-04-28

80 urte igaro dira Gernika bonbardatu zutenetik. Hamaika Telebista bertan izan da urteurrenaren egunean, eta saio berezia egin dugu Astra Kulturarako Fabrikatik. Gonbidatu berezien lekukotza eta iritziekin osatu dugu duela 80 urteko erasoaren kontakizuna.

 
Politika

GERNIKA | Julio Onaindiaren testigantza bonbardaketaren 80. urteurrenean

B.Gartzia, 2017-04-28

Hamabi urte zituen Julio Onaindiak Gernika bonbardatu zutenean. Astra Kulturarako Fabrikan elkarrizketatu dugu bere lekukotza jasoz.

 
Jaialdiak

Araban San Prudentzio jaietan murgilduta daude

I.Esnaola, 2017-04-28

Hainbat jarduera izango dira maiatzaren 1ean bitartean. “San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren ohorezko ospakizun historikoen izpiritua gordetzen du San Prudentzio jaiak.

 
Hezkuntza

Maiatzaren 2an zabalduko da Bilboko haurreskolen matrikulazio epea

N.Uriarte, 2017-04-28

Datorren asteartean, maiatzaren 2an, zabalduko da Bilboko haurreskolen matrikulazio epea eta hilaren 12ra arte egongo da izena emateko aukera. Gainera, Bilboko Udalak haurreskolen plaza kopurua handituko du datorren ikasturtean, Sanchez Marcos eta Zamakolan 63 plaza berri eskainita.