Skip to main content
bannerra

Albisteak

Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Berria: kultura - lr., 2018-12-15 20:30
Onintza Enbeita eta Etxahun Lekue igaro dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako buruz burukora. Hauxe izan da kartzelako gaia bi bertsolarientzat: "Zorotzat hartu zaitue danek, baina bardin deutsu". Eta Enbeitak bikain erantzun dio erronkari: "Galdera danen erantzuna da/ sarritan geure barrena/ Baina nik nori eskatu behar/ deutsat ba orain baimena?/ Neure barrutik atera nahi dot/ behinola izan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Onintza Enbeitak eta Etxahun Lekuek jokatuko dute buruz burukoa

Berria: kultura - lr., 2018-12-15 20:28
Onintza En beita eta Etxahun Lekue igaro dira Bizkaiko Bertsolariu Txapelketako buruz burukora. Eta hauxe jarri diete lehen gaia: Enbeita Olentzero da eta Etxahun Mari Domingi. Etxahunek Onintzari esan dio egur bila doala basora. Berandutu eta bila joan zaio Onintza basoan barrena. Akelarre batean topatu du Etxahun. Arratsaldeko bostetan puntuan zabaldu dituzte Bilbao Arenako ateak. Bete egin ...
Kategoriak: Aktualitatea

Erakustaldi aparta eman dute Ezkurdiak eta Galartzak Labriten (13-22)

naiz.info - lr., 2018-12-15 20:25
Aspekoek nagusitasun osoz menderatu dituzte Olaizola II.a eta Albisu Iruñeko pilotalekuan eta ligaxkako bigarren garaipena eskuratu dute (13-22).
Kategoriak: Aktualitatea

Obamacare Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du AEBetako epaile batek

Berria: mundua - lr., 2018-12-15 19:38
Donald Trump presidentetzara heldu zenean iragarri zuen Obamacare indargabetuko zuela, baina ahalegina Senatuan trabatuta geratu zen. Hiru errepublikanoren aurkako botoei esker, bestelako estaldurarik ez zutenentzako doako osasun sistemari eustea lortu zuten demokratek. Ordea, orain badirudi auzitegiek egingo dutela ordezkari politikoek lortu ez zutena. Texasko barruti bateko epaile Reed ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gutxienez hogei zibil hil dituzte Afganistan hegoaldean bonbardaketa batean

Berria: mundua - lr., 2018-12-15 19:38
Talibanen buruzagien aurkako kanpaina egiten ari dira Afganistanen azken asteetan Afganistango armada, AEBetako indarren laguntzarekin. Ostiralean Kunarren egindako bonbardaketak Sharif Mawiya hiltzea zuen helburu, Helmandeko talibanen buruzagietako bat. Baina operazio berean, hogei zibil hil dituztela salatu dute lekukoek, tartean hamabi adingabe. Horretaz gain ugari izan dira zaurituak ere. ...
Kategoriak: Aktualitatea

Milaka pentsiodun irten dira kalera, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eskatzeko

Berria: ekonomia - lr., 2018-12-15 17:49
Beste behin ere pentsio duinen alde kalera irten dira milaka lagun hegoaldeko lau hiriburutan. Arratsaldean egin dituzte protestak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. 16:30etan irten da Gipuzkoakoa, eta handik ordu erdira Bilbo eta Iruñekoa; Gasteizkoa, berriz, 18:00etan irten da Artiumetik. Jendetza batu zaie beste behin pentsiodunen aldarrikapenei. Salatu dute gobernuek dirua izan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Fiskalak zortzi urteko zigorra eskatzen du hilaren 19an epaituko duten Ioseba Iturbiderentzat

naiz.info - lr., 2018-12-15 16:26
Ioseba Iturbideri elkartasuna adierazteko agerraldi jendetsua egin dute Lesakan gaur eguerdian. Datorren asteazkenean epaituko dute Madrilen eta fiskalak zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen du harentzat, Mattin Sarasolari «torturapean ateratako deklarazioak» oinarri hartuta.
Kategoriak: Aktualitatea

Realak beste atzerapauso bat eman du Getafen (1-0)

Berria: kirola - lr., 2018-12-15 16:05
Jardunaldiek aurrera egin ahala, aurrera egin beharrean, atzera ari da Reala, jokoan eta, batez ere, emaitzetan. Gaur, berriro partida eskasa jokatu du Getafen (Espainia), eta larrutik ordaindu du, galdu egin baitu. Gaurkoarekin, talde txuri-urdinak jokatu dituen azken hiru partidak galdu ditu; beraz, argi dago bolada txarrean dagoela. Sailkapenean ere atzera egiten ari da pixkana-pixkana. Gero ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Gazte Topagune oso berezia iragarri dute Ernaik eta Aitzinak Lemoan, 2019ko apirilean

naiz.info - lr., 2018-12-15 15:55
Apirilaren 19tik 22ra iragarria da, denbora falta da beraz, baina egiten ari den prestaketa ikusita Lemoakoa «inoizko Gazte Topagune bereziena eta ederrena izango dela» esan dute Ernaik eta Aitzinak. Aurkezpen bira potentea egingo da, gainera, urtarrila eta otsailean.
Kategoriak: Aktualitatea

EHUren Medikuntza eta Erizaintza fakultate berria, 2024-2025 ikasturterako

Berria: gizartea - lr., 2018-12-15 15:49
Pozik agertu dira gaur Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua: aspaldiko proiektu bat gauzatzera doazela iragarri dute. EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea Leioako campusetik (Bizkaia) Bilbora eramango dute, Basurtuko ospitalearen albora. Obrak 2020aren amaieran hastea espero dute,...
Kategoriak: Aktualitatea
Gobernua

Bilboko legegintzaldiaren erdirako gobernuaren balorazioa, EH Bilduren eskutik

a.garay, 2017-06-20

Bi urte pasa dira legegintzaldia hasi zenetik eta Bilboko EH Bilduko bozeramailarearen, Aitziber Ibaibarriagaren ustez, “gobernua krisialdian” dago. Kezkatuta agertzen dira, izan ere egoera ezegonkorraren atzean hiritarrak daude.

 
Gizartea

ELAk "indarberritzeko" kongresua hasi du

j.zabala, 2017-06-15

Gaur eman diote hasiera ELAko 14. Kongresuari. Gaur eta bihar bitartean 736 ordezkari sindikal bilduko dira Bilboko Euskalduna Jauregian, auzken kongresutik hona egindako lanaren inguruan hausnartu eta hurrengo lau urteetarako Batzorde Eragilea aukeratzeko.

 
Kultura

%100 Basque, Itxaro Bordaren eleberria irakurri dute 400 lagun inguruk

n.falagan, 2017-06-09

Urtero legez, Bilbo Zaharra euskaltegiak Klasikoen irakurketa jarraitua antolatu du Arriaga Antzokian. 400 lagunek hartu dute parte euskara eta irakurzaletasuna lotzen dituen ekitaldian.  

 
Herri mugimendua

Sakabanaketaren aurka: "0km" kanpaina aurkeztu du Sarek

n.falagan, 2017-06-07

Ekainaren 17an Sarek mobilizazioa egingo du Donostian. Horrekin batera, dispertsioaren aurkako "0km" ekinbidea aurkeztu dute.

 
Literatura

RAFAEL MIKOLETA EUSKARAZKO IPUIN LEHIAKETAREN XXIX. EDIZIOKO SARI BANAKETA

n.falagan, 2017-06-06

Iragan den maiatzaren 31an Mikoleta sari banaketaren 29. edizioa ospatu zen. Aurten 969 ipuin jaso dira, eta Bilboko ikastexe ezberdinetako Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek hartu dute parte.

 

Irene Arrarats: "Wittigen pentsamendua feminista delako da unibertsala"

i.elizalde, 2017-06-01

Lisipe bildumaren hirugarren argitaratu berri du Susak: "Pentsamendu heterozuzena". Monique Wittigen saiakera bilduma bat da eta "The Straight Mind" oinarri hartuta itzuli dute.