Skip to main content
bannerra

Albisteak

EHUk 2024ko irailean ireki nahi du Medikuntza fakultate berria, Bilbon

Berria: gizartea - ig., 2018-12-16 00:00
Hamarkada baten ostean, tiraderatik atera dute EHUren Medikuntza eta Erizaintza fakultatea Leioako campusetik (Bizkaia) Bilbora eramateko egitasmoa. Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak atzo iragarri zutenez, 2024-2025 ikasturtean jarri nahi dute martxan fakultate berria. Basurtuko ...
Kategoriak: Aktualitatea

2019an herritarrak ahalduntzea jarri du Uemak helburu

Berria: gizartea - ig., 2018-12-16 00:00
LEGORRETA. Urte amaierako batzarra egin zuen atzo Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Legorretan (Gipuzkoa) elkartu ziren erakundean dauden 86 udalerri euskaldunetako alkateak eta zinegotziak. 2019rako erronken artean jarri dituzte herritarren sentsibilizazio eta ahalduntzea, arnasguneak zaintzea, eta udalak euskalduntzeko tresnak garatzea. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

Abrako dragatze lanak gelditzea galdegin dute

Berria: gizartea - ig., 2018-12-16 00:00
GETXO. Hainbat talde ekologistak deituta, Luzuero muturraren aurrean egiten ari diren dragatze lanak geldiarazteko eskatu zioten atzo Bilboko Portuko Agintaritzari, Algortan (Getxo, Bizkaia) eginiko elkarretaratze batean. Salatu zuten itsas hondotik 8,5 milioi metro kubiko atera nahi dituztela, eta «atzerakorik gabeko»kalteak eragingo dituztela.
Kategoriak: Aktualitatea

Jakadunek xake Macroni

Berria: politika - ig., 2018-12-16 00:00
Azaroaren 17an abiatutako protesta egunetan bosgarrena zuten atzokoa Jaka Horiek; Acte V esan diote, bosgarren ekitaldia, asteotako mobilizazioak antzezlan batekin alderatuta. Atzokoan ere, milaka lagunek asko zaildu zuten Frantziako Estatuko hiri nagusietako funtzionamendua, baina, irudiak eta datuak ikusita, ez zen gertatu azken asteetako protesten neurriko anabasarik. Nolanahi ere, deialdietara...
Kategoriak: Aktualitatea

EH Bildu, ERC eta BNG elkarrekin aurkeztuko dira Europako bozetara

Berria: politika - ig., 2018-12-16 00:00
Datorren urteko maiatzaren 26an egitekoak diren Europako hauteskundeetara elkarrekin aurkeztuko dira EH Bildu, ERC eta BNG alderdiak. EH Bilduko militanteek berretsi egin dute zuzendaritzaren proposamena. Ostiral iluntzean egin zuten batzarra Donostian, eta han aho batez onartu zuten Europako bozetara ERCrekin eta BNGrekin batera aurkezteko erabakia.Josu Juaristi Europako hauteskundeetarako EH ...
Kategoriak: Aktualitatea

Eskuinari aurre egiteko deia egin du Alternatibak

Berria: politika - ig., 2018-12-16 00:00
BILBO. Alternatiba bere hamargarren urteurrena ospatzen ari da egunotan, eta, atzo, ekitaldi nagusia egin zuen Bilbon. Bertan, Oskar Matute eledunak dei egin zien herritarrei «Europan eta Espainian hazten ari diren eskuin xenofobo, misogino eta homofoboei» aurre egiteko. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

Sufrimenduaren lekukotzak bildu ditu Etxerat-ek

Berria: politika - ig., 2018-12-16 00:00
BILBO. Espetxe politikak 4.000 lagun baino gehiagori eragiten dien sufrimenduaren berri eman zuen atzo Etxerat-ek, Bilbon. Hainbat biktimaren lekukotzak entzun ziren agerraldian. «Euskal gizarteari ez dio onurarik egiten sufrimendu honen luzapenak», adierazi zuten.
Kategoriak: Aktualitatea

PPren Donostiako alkategaia izango da Borja Senper

Berria: politika - ig., 2018-12-16 00:00
DONOSTIA. Borja Senper Gipuzkoako PPren presidentea izango da Donostiako alkategaia 2019ko udal hauteskundeetan. Senperrek esan du «irabazteko» asmoa duela eta «dena» emango duela.
Kategoriak: Aktualitatea

Dimisioa aurkeztu izana «eskertu» dio EAJk Aldekoa ertzainburu ohiari

Berria: politika - ig., 2018-12-16 00:00
Jorge Aldekoa ertzainburuak Cabacas auziko epaiagatik dimisioa aurkeztu eta biharamunera, Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideak «eskerrak» eman dizkio Aldekoari; Gorosperen ustez, Aldekoak segurtasun publikoaren «ezagutza sakona» dauka, eta dimisioa eman izanak«agerian» uzten du Ertzaintzarekiko duen «konpromisoa»; erabaki horrek «ohoratu» egiten du ertzainburu ohia, Gorosperen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Urre berdea ateratzeko, errota berri bat

Alea.eus - lr., 2018-12-15 21:25
Oliba biltzeko eta ehotzeko kanpaina ondo hasi da Erroizen, eta dolare berrian kalitateko 80.000 kilo oliba inguru jasotzea espero du Mikel Izagirrek.
Kategoriak: Aktualitatea

Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

naiz.info - lr., 2018-12-15 20:50
Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko txapela. Bai, Onintza Enbeita da Bizkaiko lehen emakume txapelduna eta bere osaba Jon Enbeitak jantzi dio hainbeste pisuko garaikurra. Muxikarra oso langile, sinesgarri, fin aritu da eta ondo merezitako txapela eraman du. Ibilbide luze baten eta ondo jositako final baten ordaina. 
Kategoriak: Aktualitatea

Juanenea-Endikak eta Uterga-Azpirozek aurrea hartu dute finalerdietan

Berria: kirola - lr., 2018-12-15 20:48
Finalerdien lehenengo jardunaldia amaitu da eta Juanenea-Endika eta Uterga-Azpiroz dira abantaila hartu duten bi bikoteak. Lehenengoek 40-31 garaitu dituzte Ezkurra II-Etxeberria III eta bigarrengoek 37-40 gainditu dituzte Ansa II-Barrenetxea IV. Juanenea eta Endikak bideratuta dute finala, bigarrengo partidurako errenta polita bait dute. Bederatzi tantoko aldeari buelta ematea zaila izango ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Asobal kopako finala jokatuko du Bidasoak

Berria: kirola - lr., 2018-12-15 20:32
Sasoia hasi zenetik dabil ametsetan Bidasoa, eta ez du esnatzeko asmorik. 22 urte geroago Asobal koparako sailkatzea nahikoa balentria ez balitz, finala jokatuko du, eta titulu bat irabazteko lehian ariko da 21 urte geroago. Bartzelonaren aurka lehiatu zen azkenekoz txapel bat jokoan zela, 1997ko abenduaren 21ean, Irunen (Gipuzkoa), Europako Superkopan. Eta hain zuzen, Bartzelonarekin neurtuko ...
Kategoriak: , Aktualitatea

EH Bildu, ERC eta BNG koalizioan aurkeztuko dira Europako bozetara

Berria: politika - lr., 2018-12-15 20:30
Europako "indar progresistekin harremanak hobetzea" eta, batez ere, estaturik gabeko herriekiko "elkarlana sendotzea". Horixe da EH BIlduk, BNGk eta ERCk osatuko duten koalizioaren helburua, eta militanteek aho batez onartu dute proposamena. Akordio horren barruan bilduko dira alderdi txikiagoak ere; besteak beste, Asturias, Aragoi eta Kanarietako mugimendu subiranistak, eta, aurrerago, agian, ...
Kategoriak: Aktualitatea
Emakumea

Alarde parekidea Irun

a.ortega, 2017-07-03

Txalo artean jaso du Irungo alarde parekideko Inma Landa jeneralak bandera, Joxe Diez Irungo Udaleko EH Bilduko zinegotziaren eskutik. 10:30ak aldera eman diote hasiera, eta adierazi dutenez, 1.300 pertsona inguru izan dira babesa eskaintzen.

Instituzioetako hainbat ordezkari ere bertaratu dira alarde parekidera, besteak beste, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura Diputatua, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, Manu Lezertua Arartekoa eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Iriartek adierazi duenez, bestalde, bertan izan behar ziren beste hainbat ordezkari ere: "Hemen egon beharko lukete Iñigo Urkullu lehendakaria, Irungo alkatea eta Gipuzkoako ahaldun nagusia".

Alarde tradizionalari dagokionez, goizean goiz hasi da, 7:45ak aldera. Bertan izan dira harrera egiten Irungo alkatea, Javier de Andres Espainiako Gobernuaren ordezkaria eta PSE-EE, EAJ, Si Se Puede Irun eta PPko kideak. 

 

 

 
Jaiak

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak

a.ortega, 2017-06-27

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak.  Alfonso Fernandez de Nograro bilbotarra da egilea, eta "Mari eta Bali" izena jarri dio bere sorkuntzari

 
Musika

Adarra Saria jaso du Fermin Muguruza musikariak

a.ortega, 2017-06-26

Fermin Muguruzak Adarra Saria jaso du Donostian. Victoria Eugenia antzokia dantzan jartzeaz gain, Euskal Herriko gaztetxeak omendu ditu Eneko Goia alkatearen aurrean, bereziki eraitsitako Kortxoenea eta Le Bukowski aretoa. 

 
Jaiak

Amaral, Antonio Orozco, El Consorcio BOSarekin batera eta Zea Mays izango dira Bilboko Aste Nagusian

n.falagan, 2017-06-21

Hauek dira Bilboko Udalak aurreratutako izen batzuk. Hala ere, Aste Nagusiko programazioa osatzen dabiltzate, eta dioten arabera, 300 jarduera baino gehiago antolatzeko helburu dute.  

 
Hezkuntza

Bastidan ospatu berri da Araba Euskaraz, Arabako ikastolen aldeko jaia

n.falagan, 2017-06-20

Bastidan ospatu da 2017ko Araba euskaraz, non azkenengo urteotan euskararen erabilera nabari igo den. Familiak, gazteak, euskaldun berriak nahiz zaharrak egon dira. Giro anitza eta aberatsa nagusiu da.

 

Lointek Gernika lehen aldiz Eurocup-ean arituko da

j.zabala, 2017-06-20

Lointek Gernika saskibaloi taldeko neskak Eurocupean arituko dira irailetik aurrera. Gaur etapa berri horren datuak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan. Bertan izan dira Gerardo Candina Gernika KESBeko presidentea eta Mario López entrenatzailea, María Uribe Gernikako alkateordea eta Javier Loroño Lointek enpresako babeslea.