Skip to main content
bannerra

Albisteak

Osabarengandik lobarengana

Berria: kultura - ig., 2018-12-16 00:00
«Txapelketak aurpegi ona eta txarra biak daukaz», bota zuen Onintza Enbeitak hasierako agurrean. Aurtengoan, txapelarekin eta aurpegi onarekin amaitu zuen, berak irabazi baitu, 843,5 punturekin, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Etxahun Lekuerekin (814,5) jokatu du buruz burukoa. Haien atzetik geratu ziren, hurrenez hurren, Xabat Galletebeitia (493), Jone Uria (489), Nerea Ibarzabal (489), Miren ...
Kategoriak: Aktualitatea

Miribilla, bertsoaren bizipozak hartuta

Berria: kultura - ig., 2018-12-16 00:00
Bertsolari txapelketetako finalek -Txapelketa Nagusikoek bereziki, baina herrialdeetakoek ere bai- badute giro berezi bat; lehia guztiek dakarten emozio eta suhartasunetik harago, halako bizipoz moduko bat sumatzen da, euforiatik gertu dagoen sentimendu bat. Atzo begien bistakoa izan zen hori Miribillan (Bilbo), Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean.Finala 17:00etan hastekoa zen, baina askoz ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gerraosteko poemak eta aldarri kantak

Berria: kultura - ig., 2018-12-16 00:00
Gaur zortzi banatu zuten Wole Soyinka saria, Lagosen. Lumina fundazioak ematen du, eta, erakunde horren beraren hitzetan, saria «panafrikarra» da, eta «Afrikako Nobel sariaren pareko» gisa hartu behar da. Bi urtean behin eman ohi dute, «afrikarrak batzeko, Afrikan dauden adimen handiak ospatzeko», eta aurtengoa Harriet Anena ugandarrak eta Tanure Ojaide nigeriarrak jaso dute, ex aequo.Poeta ...
Kategoriak: Aktualitatea

Euskaltzaleen malura 'reloaded'

Berria: kultura - ig., 2018-12-16 00:00
Kepa Altonagaren Duvoisin kapitainaren malura; Bonaparte printzearen itzalean liburuaren tesietako baten funtsak sukalkiekin —Xabier Amurizaren terminologian: muturrera eramandako euskalkia— du zerikusi zuzena. Luis Luziano Bonaparte printzeak bere landa- eta itzulpen-lanetan kolaboratzaile izan zituenei zera eskatu zien euskararen dialektoen azterketa burutzeko: ahalik eta hizkerarik ...
Kategoriak: Aktualitatea

Inoiz ausartzen bada

Berria: kultura - ig., 2018-12-16 00:00
Batzuetan, abenturak ez direnak proposatzen zaizkie haurrei. Irakurketa librean aukera dezaten zailagoak izaten dira, amu egoki batekin eskaini ezean. Zer esanik ez genero identitateaz ari diren liburuekin, esku artean duguna kasurako. Halakoetan, haurrei liburuaren bertuteak azpimarratzen dizkiet.11 ataletan banatutako 60 orrialde eskasekoa da hau, sei ilustrazio eta guzti. Irakurketa errazekoa, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Oraingoz ez daki

Berria: kultura - ig., 2018-12-16 00:00
Kontuz, lagun! Liburu hau ezuste batekin amaitzen da, eta beraz, hemendik aurrerakoek jolasa zaputz dezakete.Kontakizuna 70 gutunetan eskaintzen zaigu, Gaia deitzen den narratzaileak Helen bere lagunari idatzitakoak, ia urtebetez. Azken idazki bat dago, narratzaile orojakile anonimo batek idatzia, halabeharrez aurreko testuetatik desberdina, baina, aurreko gutunen formatua errepikatzen duenez, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Eragozpenez beteriko edertasuna

Berria: kultura - ig., 2018-12-16 00:00
Lehen pieza, Quorum, hastearekin batera iristen da lehen dardara. Euli multzo batek egingo lukeen zarata eman lezakeen distortsioaren atzetik, ahots hautsiak entzuten dira, lehen planora ezin iritsita, harrizko perkusioek Dancing and Blood bigarren kantuari hasiera ematen dioten arte. Hor altxatzen da Mimi Parkerren ahotsa minutu batez, drone doinu bat bi minutuz entzun baino lehen. Barnean ...
Kategoriak: Aktualitatea

Eguberrietakoak

Berria: kultura - ig., 2018-12-16 00:00
Aitortu behar dut disko honek halako eskizofrenia moduko bat eragin didala. Lehenik eta behin, Eguberriak gustatu ez eta eguberri kantei eskainitako disko baten iruzkina egingo dudalako. Bigarrenik, duten erlijio-kutsu nabarmena dela-eta, herri musiketan gutxien estimatzen dudan kantu motetako bat delako hauxe. Arrazoi formalak ere banituen, erronka galanta dela, adibidez, bost lagun ezberdin ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bi talde, hamaikaren kantuak

Berria: kultura - ig., 2018-12-16 00:00
Izar & Star zikloaren barruan, beste emanaldi bat izango da Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean, heldu den ostegunean; emanaldi bikoitza, gainera.Ezkerraldeko La Secta taldeak hasiko du gaua. 1990. hamarkada hasieran jo zuen goia taldeak, aitzindariak izan ziren psikolegia, garage punka eta ingelesezko hitzak, besteak beste, batera jotzen Euskal Herrian. Bada, ostegunean, atzerago egin, eta ...
Kategoriak: Aktualitatea

'Big Attraction & Giddy Up'

Berria: kultura - ig., 2018-12-16 00:00
Honatx, urtea amaitzear dagoela, 2019ko punk-rock disko bikainena, zeina Amyl and the Sniffers australiarren eskutik datorren. Grabazioak, laburrak bezain zirraragarriak, taldearen lehenengo bi EPak jasotzen ditu: Big Attraction (2017) eta Giddy Up (2016). Bada, glam-punk itxurako lau gazte musikariok urgentziaz beteriko kantu laburrak sortzen dituzte, labanaren antzera sartzen direnak tinpanoan, ...
Kategoriak: Aktualitatea

'Krisis 4.0'

Berria: kultura - ig., 2018-12-16 00:00
Etena iragartzen duen orok du itzultzeko aukera. Abadiñoko Muted taldea iaz elkartu zen, zazpi urteren ondoren. Sare sozialetan taldekide batek jarritako irudi batek eragin zuen itzulera. Plateruena Kafe Antzokian eskainitako itzulera kontzertuak bultzada berezia eman zion bandari. Horren ondorioa da Krisis 4.0 diskoa. Bizkaitarren ibilbideko laugarrena da, eta zortzi abesti ditu. Aro berrian ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bozkatu dute kultur politikaren koadroa

Berria: kultura - ig., 2018-12-16 00:00
Proiektu politiko osoa otsailean du aurkeztekoa Euskal Elkargoak. Baina urtea bukatu baino lehen, ezinbestekoa zitzaion bere gain hartu beharreko azken eskumenak bozkatzea, legeak hori baitio, gero berantegi baitzitekeen. Hogei bat erabaki bozkatu zituen atzo, eta horien artean, kultur politika baterako koadroari lotua azkena.Elkargo mailako interesa duten azpiegitura kulturalen eraikuntzaren, ...
Kategoriak: Aktualitatea

ERDIKO KLASEAREN ERREBOLTA

Berria: mundua - ig., 2018-12-16 00:00
Zazpi hildako, ehunka zauritu, beste hainbeste atxiloketa. Jaka Horien hilabete bateko mobilizazioek utzitako zenbakiek erakusten dute egoeraren hedadura. Erregaien gaineko zergaren kontra abiatutako borroka frantziar anitzek dituzten nekeziak agerrarazi dituen mugimendu bilakatu da, eta etsai argi bat identifikatu du: Emmanuel Macron, «aberatsen presidentea». Mobilizazio forma berri bat ekarri ...
Kategoriak: Aktualitatea

Hondoratzearen hiru bekatuak

Berria: mundua - ig., 2018-12-16 00:00
Iazko presidentetzarako hauteskundeetatik, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak badu oinarrizko arazo bat: babes elektorala. Lehen itzulian botoen %24 eskuratu zituen, eta, bai, emaitza ona da, baina ez hainbestekoa, adibidez aurreko biekin alderatuz gero: 2007an, Nicolas Sarkozyk %31 lortu zituen, eta, 2012an, François Hollandek, %28,6. Ez da arazo bakarra: bigarren itzulian Marine Le ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gainezka egin du erregai deposituak

Berria: mundua - ig., 2018-12-16 00:00
Tantaz tanta betez joan da, eta azkenean gainezka egin du. Milaka euskal eta frantses herritarren pazientziak goiti egin zuen gobernuak iragarri zuenean erregaien gaineko zerga %23 igoko zuela 2019an. Autoaren erregai depositua betetzeko dirua nola, agortu egin zen jendearen pazientzia eta gainez egin zuen haserreak. Amorruak errepideetara eraman zituen herritarrak, eta Jaka Horien mugimendua ...
Kategoriak: Aktualitatea

Letra txikia letra larrian

Berria: mundua - ig., 2018-12-16 00:00
Hutsala iduri lezakeen alde txiki horregatik ez balitz, munduko ekosistemak, izozguneen edo koralezko uharrien kopurua, eta bioaniztasuna, animalia eta landareen habitatak zeharo aldatuko eta murriztuko lirateke, desertu gero eta idorragoak sortuz, itsasoen maila igoz eta espezien galera areagotuz. Klima aldaketaz hitz egitean 0,5 graduren aldea itzela da. Katowicen (Polonia) abenduaren 3tik ...
Kategoriak: Aktualitatea

Australiak Jerusalem ekialdea Israelgo hiriburutzat jo izanak haserrea piztu du

Berria: mundua - ig., 2018-12-16 00:00
SYDNEY. Scott Morrison Australiako lehen ministroak jakinarazi du Jerusalem ekialdea Israelgo hiriburutzat hartzea erabaki dutela. Enbaxada «oraingoz» ez dutela aldatuko esan badu ere, agintariak zehaztu du «praktikoa» denean egingo dutela, eta egoitza bila ari direla. Erabakiak Palestinako erakundeen haserrea eragin du.
Kategoriak: Aktualitatea

Obamacare Konstituzioaren kontrakoa dela ebatzi du AEBetako epaile batek

Berria: mundua - ig., 2018-12-16 00:00
WASHINGTON. Barack Obamaren agintaldian onartutako osasun sistemaren erreforma Konstituzioaren kontrakotzat jo du epaile batek.Donald Trumpek bultzatutako zerga erreformari lotuta dago erabakia; osasun asegurua ez edukitzeagatik isuna ezartzeko aukera bertan behera utzi baitzuen Obamacarek. Helegite Auzitegira joko dute orain.
Kategoriak: Aktualitatea

ILUNTZEN ARI DA

Berria: ekonomia - ig., 2018-12-16 00:00
Ez da algoritmo konplexurik behar autogintzan aldaketa sakonak datozela ohartzeko. Kutsadura gero eta ataka larriagoan jartzen ari da ingurumena, munduaren geroa alegia, eta kutsadura horren erantzuleen zerrendaren goialdean errekuntza motorreko autoak daude. Diesel motorra susmagarri deseroso bihurtu da azken urteetan, kutsadurak eragiten dituen gaitz eta heriotza askoren oinarrian motor horren ...
Kategoriak: Aktualitatea

Pentsiodunek Jaurlaritzaren «borondate falta» salatu dute

Berria: ekonomia - ig., 2018-12-16 00:00
Eusko Jaurlaritzaren jarreraz «desengainatuta» agertu ziren pentsiodun asko, atzo, Donostian, Bilbon eta Gasteizen «pentsio duinen alde» egindako manifestazioetan. Asteetan Eusko Jaurlaritzaren 2019ko aurrekontuak negoziatzen ibili eta gero, ostegunean EAJk hautsitzat eman zuen negoziazioa EH Bildurekin, eta Jaurlaritzak 2018ko aurrekontuak luzatzea erabaki du: desadostasunaren arrazoi ...
Kategoriak: Aktualitatea
Gizartea

Lau pertsona zauritu dira Larrabetzuko gurutze frankista eraisten ari zirela

a.ortega, 2017-07-11

Gaztelumendi tontorrean zegoen gurutze frankista eraitsi du Larrabetzuko Udalak uztailaren 10ean. Harrizko dorrea espero ez zen aldera jausi eta lau zauritu eragin ditu; bi gizon eta 60 urte inguruko bi emakume. Udalak aditzera eman duenez, “beharrezko segurtasun neurriak” bete ditu, eta gertatutakoa aztertuko dute teknikari eta arduradunek.

Erregimen frankistak eraiki zuen gurutzea 1938an, bere hildakoen omenez. Dorrearen egoera nahiko arriskutsua zela adierazi du Larrabetzuko Udalak, urteetan jendeak harriak kendu baititu bertatik. Apirilaren 26an erabaki zuen eraistea, azaldu duenez, bere tokian nazionalen aurka borrokatu zuten gudarien omenezko plaka bat jarriko dute.

 
Herri mugimendua

Udako Kalera Martxa egingo dute uztailaren 20tik 27ra bitartean, preso, deportatu eta iheslarien alde

a.ortega, 2017-07-11

‘Kalera Kalera’ dinamikak antolatu du martxa, bi helbururekin; “Euskal errepresaliatu guztiak Euskal Herriko kaleetara ekartzea eta jai giroaz gozatzea”. Gernikan (Bizkaia) emango diote hasiera, uztailaren 20an, eta Lakuntzan (Nafarroa) amaituko da, uztailaren 27an.

Antolatzaileen iritziz, presoen kaleratzeak “lehentasuna” du, eta azaldu dutenez, prest daude kaleratze horrek nolakoa izan behar duen adosteko. Hala ere, mobilizazioa ere “beharrezkoa” dela esan dute. Horren baitan kokatu dute Udako Kalera Martxa.

 
Futbola

Martxan da Reala

a.ortega, 2017-07-07

Talde txuri-urdinara Europan arituko da denboraldi honetan eta iazko joko eta emaitza onei eutsi nahi die Eusebioren taldeak. Hiru lehiaketetan itxura ona eman nahi dute gipuzkoarrek, etxeko jokalariak ardatz hartuta. Nobedade nagusiak, Diego Llorenteren fitxakete eta Yuriren irteera. 

 

Oinez Txokoan ere txupinazoa bota dute Pirritx eta Porrotxek

a.ortega, 2017-07-06

Oinez Txokoan ere txupinazoa bota dute Pirritx eta Porrotxek 

 

Autodeterminazio erreferendumerako legea aurkeztu dute Kataluniako Parlamentuan.

a.ortega, 2017-07-05

Urriaren 1eko galdeketa nazioarteko legedian oinarritu dute, eta Espainiak autodeterminazio eskubidea biltzen duten hitzarmenak sinatu izana du helduleku juridikotzat.

Gabriela Serra Cup alderdiko diputatuak adierazi du emaitza ezezkoa bada hauteskundeak deituko dituztela, baiezkoa gailentzen bada, berriz, Kataluniako Errepublika eratzeko prozesua abian jarriko dutela. 

Marta Rovira Junts Pel Si alderdiko bozeramailearen arabera, juridikoki autodeterminaziorako eskubidea dugula adierazten du legeak. Xavier García PPko kideak, bestalde, esan du legearena "probokazio hutsa" dela, eta autonomia kentzea besterik ez dutela nahi.

Neus Munté Generalitateko bozeramailearen ustez, "arazo" bat duena Espainiako gobernua da, "ez delako ausartzen demokrazia arazo bati aurre egiten".

 

 

Uztailaren 31ra arte luzatuko dute greba Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek

a.ortega, 2017-07-04

200 greba egun baino gehiago daramatzate Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek. Berriki, greba uztailaren 31ra arte luzatzea erabaki dute, lan baldintza duinak aldarrikatzeko.