Skip to main content
bannerra

Albisteak

Gogorra egin zaio aldapa

Berria: kirola - ig., 2018-12-16 00:00
Golak. 1-0: Jorge Molinak (3. min).Epailea. Jaime Latre. Txartel horiak: Getafeko Molinari, Foulquierri eta Cristoforori; eta Realeko Willian Joseri, Le Normandi, Illarramendiri eta Januzaji. Bestelakoak. 9.018 ikusle Alfonso Perez estadioan.Sarri aipatzen da futbol denboraldia arnasa luzeko lasterketa bat bezalakoa dela. Hiru asteko txirrindularitza itzuli baten gisakoa; pazientziaz hartu behar ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Desoreka edo oreka?

Berria: kirola - ig., 2018-12-16 00:00
Lehen begi kolpean, desorekatua dirudi bihar Alavesek eta Athleticek Mendizorrotzan jokatuko duten derbiak. Pertzepzio horrek sailkapenean du sostengua: Europako postuen borrokan dabiltza arabarrak, eta jaitsiera saihestu nahian, berriz, bizkaitarrak. Alta, azken lehietako ibilia aintzat hartuz gero, ez da hainbestekoa bi taldeen arteko aldea. Athletic pixkanaka suspertzen ari da Gaizka ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Levantek eten egin du Athleticen bolada bikaina (1-0)

Berria: kirola - ig., 2018-12-16 00:00
Valentzian (Herrialde Katalanak) eten da Athleticen bolada bikaina. Levantek 2-0 irabazi zion atzo talde zuri-gorriari, eta, aurreko sei jardunaldietan puntuak hirunaka batu ostean, esku hutsik amaitu du partida Joseba Agirrek entrenatutako taldeak. Galdu arren, sailkapeneko laugarren postuari eutsiko dio.Minutu batek kondenatu zuen Athletic atzo: lehen zatia amaitu aurreko minutuak, hain zuzen. ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Osasunak bosgarren aldiz jarraian irabazi nahi du Sadarren

Berria: kirola - ig., 2018-12-16 00:00
Lehia garrantzitsua du gaur Osasunak: Alcorcon hartuko du Sadarren, Lehen Mailara igotzeko hautagaietako bat. Irabaziz gero, Nafarroako taldeak bosgarren garaipena kateatuko luke etxean, eta, bidenabar, balio handiagoa emango lioke iragan jardunaldian Albaceten baturiko puntuari.Alcorconek galdu egin ditu azken bi partidak; beraz, Espainiako taldearen zauria handitzen saiatuko dira gaur ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Ametsa ez da amaitu

Berria: kirola - ig., 2018-12-16 00:00
Sasoia hasi zenetik dabil ametsetan Bidasoa, eta ez du esnatzeko asmorik. 22 urte geroago Asobal koparako sailkatzea nahikoa balentria ez balitz bezala, finala jokatuko du, eta titulu bat irabazteko lehian ariko da 21 urte geroago. Bartzelonaren aurka lehiatu zen azkenekoz txapel bat jokoan zela, 1997ko abenduaren 21ean, Irunen (Gipuzkoa), Europako Superkopan. Eta hain zuzen, Bartzelonarekin ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Gernika eta GBC, irabazle; IDK eta Baskonia, galtzaile

Berria: kirola - ig., 2018-12-16 00:00
SASKIBALOIA. Denetarik izan zen atzo Espainiako maila nagusietan ari diren euskal taldeen artean. ACB ligan, gutxitan gertatzen dena jazo zen: Gipuzkoa Basketek irabazi egin zuen, eta Baskoniak, galdu. Donostiako taldea 76-87 nagusitu zen Andorran, partida bikaina eginda. Hirugarren garaipena du, lehena etxetik at, eta horri esker, azken postua utzi du atzean. Gasteizko taldeak, ordea, ezustean ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Aurretik jarri dira Juanenea-Endika eta Uterga-Azpiroz

Berria: kirola - ig., 2018-12-16 00:00
ERREMONTEA. Juanenea-Endikak eta Uterga-Azpirozek aurrea hartu dute Binakako Txapelketako finalerdietan, joaneko partida irabazita. Aurrenekoek 40-31 irabazi zieten Ezkurra II.a-Etxeberria III.ari, eta bigarrenek 40-37 Ansa II.a-Barrenetxea IV.ari. Lau bikoteek itzulikoak jokatuko dituzte datorren larunbatean. Finala, berriz, hilaren 29an izango da.
Kategoriak: , Aktualitatea

Ezkurdia-Galarzak 22-13 irabazi diete Olaizola-Albisuri

Berria: kirola - ig., 2018-12-16 00:00
PILOTA. Jada ez dago galdu ez duen bikoterik Binakako Txapelketan. Lehen hiru partidak irabazi ondoren, Olaizola II.a-Albisuk 22-13 galdu zuten atzo Ezkurdia-Ladis Galarzaren aurka, Iruñean. Gaur amaituko da laugarren jardunaldia, Donostian, Atano III.ean. Altuna III.a-Martija eta Urrutikoetxea-Larunbe ariko dira elkarren aurka (17:00, ETB1).
Kategoriak: , Aktualitatea

Gernika eta Hernani etxean ariko dira; Ordizia, kanpoan

Berria: kirola - ig., 2018-12-16 00:00
ERRUGBIA. Espainiako Ohorezko Mailako hiru euskal taldeek gaur jokatuko dituzte hamabigarren jardunaldiko partidak. Bizkaia Gernika eta Hernani etxean ariko dira, Independienteren (12:00) eta Bartzelonaren aurka (12:30), hurrenez hurren. Ampo Ordiziak, berriz, Santboianari egingo dio bisita (12:00).
Kategoriak: , Aktualitatea

Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du irailaren 30ean Bilbon

a.ortega, 2017-09-29

Espainiako Estatuak Katalunian ezarritako “de faktozko salbuespen egoera”-ren aurrean, Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du larunbatean Bilbon. Mobilizazioa, 17:30ean abiatuko da Kasillatik, “Demokrazia, erabakitzeko askatasuna” lemapean. Martxak, EAJ, EH Bildu, ANC Euskal Herria eta Independentistak sarearen babesa jaso du dagoeneko. Antolatzaileak atxikimendu gehiago bilduko dituzte hurrengo orduetan, bai eremu politikoan baita sindikal zein sozialean ere.

 

Bartzelonatik: CUP-en ekitaldia erreferendumaren kanpainan

a.ortega, 2017-09-29

Kanpainako azken ekitaldia egin du CUP alderdiak, Bartzelonan. Kataluniaren norabidea aldatzeko aukeratzat jo dute independentzia: Frankismoarekin behingoz hautsi, eta herri libre eta duina eraikitzeko aukeratzat. 

 

Ikasle greba Katalunian

a.ortega, 2017-09-29

Milaka eta milaka ikasle irten dira Bartzelonako kaleetara mobilizatzera. Bertan gara zuzenean emititzen! 

 

Orio eta San Juan Kontxan nagusi

m.castelo, 2017-09-11

 
Kultura

Elias Kerejeta zine eskolak urrian zabalduko ditu ateak

B.Gartzia, 2017-07-11

Elias Kerejeta zine eskolak urrian zabalduko ditu ateak Tabakaleran.