Skip to main content
bannerra

Albisteak

Akzioa eta erreakzioa

Berria: kirola - ig., 2018-12-02 00:00
Ekintza guztien ostean, indar bereko erreakzio bat etortzen da kontrako norabidean. Hala dio, laburbilduz, Newtonen hirugarren legeak. Zenbaezinak dira printzipio horren adibideak; Alavesek kolpeei erantzuteko duen gaitasuna izan liteke bat. Izan ere, partida bat galdu duen aldiro, hurrengo lehian beti lortu du puntu bat gutxienez. Liga Bartzelonaren kontra 3-0 galduta hasi zuen, baina Betisekin ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Jauzi handiago baten peskizan

Berria: kirola - ig., 2018-12-02 00:00
Emaitza onen olatuari jarraitu nahi dio Realak, sailkapenean gora egiteko. Joera ona egonkortzea dute xede, eta abendua hilabete aproposa dute horretarako. Ligako lau partida jokatuko dituzte estreinatu berri den hilabetean, eta sailkapenean atzetik dituzte aurkarietako hiru: Betis, Valladolid eta Getafe. Alaves da laugarrena. Mugarri izan daitezke neurketa horiek, eta ondo daki hori Asier ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Athleticek nortasuna erakutsi behar du suspertzeko

Berria: kirola - ig., 2018-12-02 00:00
Ehun eta bat egun egon da zain Athletic denboraldiko bigarren garaipena eskuratzeko. Udan lortu zuen lehena, eta udazken bete-betean bigarrena. Bidean ezina erakutsi du. Erasoan zailtasunak izan ditu, eta defentsan behar baino hutsegite gehiago egin ditu. Finean, ez da talde sendoa izan. Ondorioz, larri dago sailkapenean: jaitsieran da, 18. postuan, eta hiru puntura du 17. sailkatua, Vila-real. ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Lehengo lepotik burua

Berria: kirola - ig., 2018-12-02 00:00
Ezer ez du aldatu Espainiako Lehen Mailako 11. jardunaldiak liga horretan ari diren bi euskal taldeentzat. Aspaldi daramaten bideari eutsi diote Athleticek eta Realak: zuri-gorriek goraka jarraitzen dute, eta txuri-urdinek, beheraka.Athleticek nagusitasunez irabazi zion atzo Madrili, Lezaman: 3-0. Laugarren garaipena du jarraian, eta jada zortzi jardunaldi daramatza galdu gabe. Nekane Diezek, ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Osasunak garaipenaren bidera itzuli nahi du, etxean Lugori irabazita

Berria: kirola - ig., 2018-12-02 00:00
Sadarren ederki dabil Osasuna, eta bertan laugarren garaipena kateatzen ahaleginduko da gaur, Lugoren kontra (18:00). Aurreko astean ere Galiziako talde bat izan zuen aurrean, Deportivo, hain zuzen, eta 2-0 galdu zuen. Gorritxoek lau partida zeramatzaten galdu gabe, baina ez ziren egokitu euri jasak erabat hondatutako Riazor estadioaren zelaira, eta, ondorioz, eten egin zitzaien bolada ona. Gauzak...
Kategoriak: , Aktualitatea

Konfiantza dute bidaide

Berria: kirola - ig., 2018-12-02 00:00
Partida bat irabazteak konfiantza eman ohi du, are gehiago garaipen hori norgehiagoka galduta dirudienean lortzen baldin bada. Horixe gertatu zitzaien Aimar Olaizolari eta Jon Ander Albisuri Binakako Txapelketako aurreneko partidan, Iruñean: galduta zuten norgehiagoka irabazi zuten; galduta, 12-20 zihoazelako atzetik Mikel Urrutikoetxearen eta Andoni Aretxabaletaren kontra. Baina behetik gora ...
Kategoriak: , Aktualitatea

IDK 64-50 nagusitu zaio Araskiri, derbian

Berria: kirola - ig., 2018-12-02 00:00
SASKIBALOIA. IDK Gipuzkoarentzat izan da sasoiko bigarren derbia. Donostiako taldeak 64-50 irabazi zion atzo Gaska kiroldegian RPK Araskiri, Espainiako Ohorezko Mailako zortzigarren jardunaldian.Gipuzkoarrek eta arabarrek kontrako bidea egin zuten partidan. Lehen laurdenean, Araski izan zen nagusi, eta hamar puntu gora jarri zen: 8-18. Bigarren laurdenaren hasieran, berriz, IDK suspertu egin zen, ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Bikote guztiek dute aukera sailkatzeko azken jardunaldian

Berria: kirola - ig., 2018-12-02 00:00
ERREMONTEA. Binakako Txapelketako azken saioaren faltan, sei bikoteek dute aukera finalerdiak jokatzeko. Juanenea-Endikak, Ansa II.a-Barrenetxea IV.ak eta Uterga-Azpirozek 11 puntu dituzte; Ezkurra II.a-Etxeberria III.ak, zortzi, eta Matxin III.a-Ionek eta Urriza-Larrañagak, zazpi.
Kategoriak: , Aktualitatea

Emakume Master Cupeko finalerdiak, gaur, Amezketan

Berria: kirola - ig., 2018-12-02 00:00
PILOTA. Gaur jokatuko dituzte Emakume Master Cupeko finalerdiak, Amezketan (10:30). Lehen Mailan, Olatz Arrizabalaga-Miren Larrarte eta Patri Espinar-Maite Ruiz de Larramendi izango dira lehiak; eta Bigarren Mailan, Amaia Aldai-Araitz Eizagirre eta Naroa Elizalde-Oihana Orbegozo.
Kategoriak: , Aktualitatea
Politika

Goikoetxearen omenaldian bizikidetzaren aldeko mezua azpimarratu dute

N.Andres, 2013-11-22

20 urte pasa dira ETAk Joseba Goikoetxea ertzainburua hil zuela, eta bere senideek eta lagunek hainbat ekitaldi deitu zituzten gaur goizerako, biktima guztiei eta alderdi guztiei irekitako omenaldia izan zedin. Eta hala izan da, bertan izan baitira Carmen Gisasola eta Andoni Alza ETAtik aldendutako preso ohiak. Baita GALeko hainbat biktima ere, hala nola Pili Lasa eta Axun Zabala.Edurne Brouard HBko buruzagi historikoaren alaba ere bertan izan da. Eusko Jaurlaritzaren eta EAJren, PSE-EEren eta EH Bilduren hainbat ordezkarik ere parte hartu dute omenaldian, tartean Laure Mintegi, Rafa Larreina eta Pello Urizar

 
Politika

Tantaz tanta kaleak betez

A.Zabala, 2013-11-11

"Tantaz tanta"  ekimena aurkeztu zuten larunbatean Gernikan. Tantaz tantak biktima guztien aitorpena eta presoak etxeratzeko bidea aldarrikatuko du urtarrilaren 11n Bilbon. Presoen egoera "bakea lortzeko oztopoa" dela uste dute.

 
Atxilotuak / presoak

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimena antolatu dute Gernikan

N.Uriarte, 2013-10-24

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimena antolatu dute hainbat eragilek azaroaren 9rako Gernikako Astran

 
Sindikatuak

EAEko langabezia datuak oso txarrak direla baieztatu du Sordok

N.Uriarte, 2013-10-24

Unai Sordo CCOOeko Idazkari Nagusiak esan du EAEko langabezia datuak oso kezkagarriak direla eta bestelako politikak aldarrikatu ditu.

 
Politika

Madrilek 56 euskal preso berehala aske utzi behar dituela adierazi dute abokatuek

L.Pereiro, 2013-10-21

Ines Del Rioren abokatuek, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiaren ostean Parot doktrinaren pean dauden 56 euskal presoak espetxean jarraitzeko inolako oinarri juridikorik ez dagoela azaldu dute. Gainera Espainiako gobernuak  Europako sententzia aplikatu behar duela esan dute, doktrina hau aplikatu zaien guztiak aske utziz, pertsona horiek guztiak zigorra beteta dutelako.

 
Gaikakoa

Herri zaharra da Euskal Herria

A.Azkue, 2013-07-23

Euskal Herria Europako herri zahartuenetarikoa da. Euskal Herriko Unibertsitateak helarazitako azken datuek hori erakusten dute behintzat.15 urte baino gutxiagoko hamar gazteko, hamalau lagun daude 65 urte baino gehiagokoak. Horixe da argazkia. Suitzaren, Alemaniaren eta Italiaren parean gaude. Gainera eta adituek aurreikusi dutenez egoera aregotu egingo da euskal herritarren %47k  45 urte baino gehiago dituztelako.