Skip to main content
bannerra

Albisteak

Hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Gasteizen, EHUko erasoarekin lotuta

Berria: gizartea - duela 43 min 8 seg
Ertzaintzak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, hiru lagun atxilotu ditu EHUren Arabako campusean ikasle batek jasandako erasoarekin lotuta. Atxilotuak epailearen esku utzi ditu. EHUko ikasle batek salatu zuen azaroaren 30ean eraso egin ...
Kategoriak: Aktualitatea

Hiru lagun hil dituzte Estrasburgo erdialdean izandako tiroketa batean

Berria: mundua - duela 49 min 44 seg
Frantziako Barne ministro Christophe Castanerrek adierazi duenez, Poliziak identifikatu du erasotzailea. Aurrekariak ditu ohiko delituengatik. Berri agentzien arabera, atzo goizean poliziek galdekatu behar zuten erasotzailea, lapurreta baten ikerketaren barruan. Parisko Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak bere gain hartu du ikerketa. Frantziako Barne Ministerioak "segurtasunerako egoera larria" ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ahateen auzia: ELB zigortu dute eta Barkoxeko hazlea errugabetu

naiz.info - duela ordu 1 6 min
Paueko auzitegiak abenduaren 10ean eman du ahateen auziaren deliberoa: ELBk 5.000 euroko isuna ordaindu beharko du DDPPren teknikariei bidea trabatzeagatik eta 2.071 eurokoa administrazioari egun horietan eragindako gastuengatik. Aldiz, Cathy Chabalgoity Barkoxeko Ühartia etxaldeko hazlea errugabe jo du auzitegiak.
Kategoriak: Aktualitatea

Baionako gazte batek eskua galdu du Poliziak jaurtitako granada lurretik jasota

naiz.info - duela ordu 1 6 min
Hogeita sei urteko gazte batek eskua galdu du Bordelen abenduaren 8an iragan ziren “txaleko horien” protestetan.
Kategoriak: Aktualitatea

Revolutinary Grooves azken Saioa info zapirekin

naiz.info - duela 7 ordu 47 min
Info7rekin azken saioa, 9 urtez egon ondoren, Revolutionnary Grooves saioa, musika beltza eta elektronikoaren inguruan jarritzen du, gaur ere berrikuntzak eta euskal herriko musika elektronikoarekin dator. Saioa www.revolutionarygrooves.wordpress.com-en emititzen jarrituko da, radio garden eta tunein aplikazioan ere izango da streaming modura. Artista hauek entzun dira: telmo trenor, joy o, glenn...
Kategoriak: Aktualitatea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketan oreka hausteko prest zortzi finalistak

naiz.info - duela 8 ordu 6 min
Lau neska eta lau mutil. Txapel bakarra. Ehunka lagun txapelketa osoan zehar boluntario lanetan. Milaka entzule. Herriz herri, saioz saio. Udaberrian hasi zen, eta datorren larunbatean jakingo dugu aurtengo Bizkaiko txapela nori jarriko dion Jon Enbeitak. Edozeinek irabaz dezakeela aitortu zuten atzo zortziek Bilbon egindako aurkezpenean. Bik lehenengo aldiz kantatuko dute finalean. Aurretik ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ofizialtasunaren eskaera formala bozkatuko da gaur

naiz.info - duela 8 ordu 6 min
Horrenbeste urtean espero izan den pausoa eman lezake gaur Euskadiko Futbol Federazioak.
Kategoriak: Aktualitatea

EAEn bizi diren migratzaileen kopurua %2,1 jaitsi zen pasa den urtean

naiz.info - duela 8 ordu 6 min
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren migratzaileen kopurua %2,1 jaitsi zen 2017an eta EAEko biztanleriaren %7 dira. Datuok Eustatek zabaldu zituen atzo, baita lehen seihilekoan jaiotzak jaitsi eta heriotzak igo direla azaldu ere, 3.625 herritarreko saldo negatiboa sortuz.
Kategoriak: Aktualitatea
Bertsolaritza

Berdintasuna nagusi Bizkaiko bertsolari txapelketako finalisten artean

admin, 2018-12-11

Azkenaldiko finalik parekatuena izango dela adierazi dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako 8 finalistak . Faboritorik gabeko finala dela azpimarratu dute partehartzaileek eta antolakuntzak. Maila aldetik denak parean daudela eta uneko egoera psikologikoak erabakiko duela finala nabarmendu dute gehienek. Aitor Bizkarra lehenengoz arituko da Bizkaiko final batean. Berarekin batera, Eneko Abasolo (2010an finalista) eta 2016ko finalean egondako beste 6 bertsolari lehiatuko dira larunbatean Bilbao Arenan, 17:00etatik aurrera, Jon Enbeitak jantziko duen txapela irabazteagatik.

 
Euskara

Euskaraldia modu arrakastatsuan ospatu dute Etxebarrin

admin, 2018-12-03

Euskaraldia modu arrakastatsuan ospatu dute Etxebarrin, orotara 699 Ahobizi eta Belarriprest egon baitira. Bertako hamaikakoa aukeratzeaz gain, hainbat izan dira hamaika egun hauetan zehar antolatutako ekimenak. Amaierako ekitaldian, balorazioa eta irakurketa osoa plazaratu zuten, txokolatada eta kantaldi batekin lagunduta.

 
Euskara

Ehunka lagun bildu ziren Biziprest egunean

admin, 2018-12-02

Bilbon ospatu zen Biziprest egunean ehunka ahobizi eta belarriprest bildu ziren. Egun osoko egitaraua antolatu zuten Igandean Bilbon, hasteko, argazki erraldoia atera zuten Zubizuriko eskilaretan, ostean, Ledesma kalean Deportivo frontoiraino zehar giro polita izan zuten bertaratuek txarangaren. Itxiera KAFE ANTZOKIAN egin zuten: Yogurinha Borova eta Garilak 26-ren emanaldiekin. Euskaraldiak bide arrakastatsua izan du Bilbon, hiriko hainbat sektorek, instituzionalak barne, zein eragilek inplikazio aktiboa erakutsiz.

 
Musika

Gatibuk bere 8.en lana aurkeztu du 'Salto' izenpean

admin, 2018-11-30

Gatibu talde Gernikarrak bere zortzigarren lana aurkeztu du. Lagunarteko prentsaurrekoa osatzeko asmoz, jendea bildu dute Arriagatik hasi eta Bira kulturgunerarte egindako Performancean. Euskaldunak, Europako azken indioak garela erreferentzia egiteko, bizkaitarren zortzigarren lan hau ‘Azken Indioak’ deitu dute. Diska grabatzeko oraingoan, Estatu Batuetara egin dute SALTO eta hauxe da hain zuzen aurrerapen abestiaren izenburua. ‘Azken Indioak’ zazpi abestiko lana da. Bertan Rock&Roll euskaldunetik abiatuta, kezkatzen gaituzten beldurretatik askatzeko eta iraultza alaia egitera mugiarazten gaituzte. Azaldu dutenez, aurrenekoz, kanpo-produkzio laguntza izan dute; besteak beste Delorean, La M.O.D.A, Standstill, eta Nueva Vulcanoren abestiak produzitu dituen Santi Garcia eta honen eskutik sonoritate berriak lortu dituzte. Gatibutarrek aurkezpen bira abenduaren 13an hasiko dute Cerdanyola del valleseko Sala Dresdenen eta Euskal herrian abenduaren 15ean, Gasteiz izango da lehena Gernikarren lan berria gozatzen, ondoren Bilbo, Donostia, Atarrabia eta Miarritzen izango direlarik.

 
Musika

Esne Beltzak bere 7.en lana aurkeztu du 'NI' izenpean

admin, 2018-11-29

Esne Beltza taldeak bere zazpigarren diskoa kaleratu du. Lanak 10 kantu ditu eta hainbat kolaborazio. R.I.P.-eko baterijole Txerra, Tremenda Jauria, Pupil•les, Olatz Salbador eta Cuatro Besos de Propina-k hartu dute parte diskoan. Urtebetez aritu dira diskoan lanean, zer nahi zuten argitzeko, diotenez. Emaitza, egunera arte taldeak egin duen diskorik elektronikoena da. Durangoko Plateruenan aurkeztuko dute zuzenean, Abenduaren 6an.

 
Emakumea

Steilas-ek Cristina Uriarteren dimisioa eskatu du

admin, 2018-11-29

Cristina Uriartek Irun eta Hondarribiako Alarde baztertzailea babestu zuela eta, Steilasek bere dimisioa eskatu du.