Politika

All Stories

Mertxe Aizpurua: “Gauzak ez dira aldatuko gu kontutan hartu gabe”

Madrilgo kongresuan hasi berri den legealdian EH Bilduren bozeramaile izango da Mertxe Aizpurua. Llotja de Mar-eko adierazpenaren inguruan bildutako indar soberanistek 29 ordezkari izango dituzte Diputatuen Kongresuan, eta indar horri esker gauzak aldatzeko gakoa izan daitezkeela adierazi digu. Etxera begira jarrita, autogobernu ponentziak izendatutako aditu taldeak egindako lana “iruzur handi bat” izan dela dio, EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosek adostutako proposamenak ez dituelako aintzat hartu batzordean adostutako oinarriak. Are gehiago, “erabakitzeko eskubidea aintzat hartzen ez duen artikulatu batek ez du ezertarako balio, EH Bilduko kidearen esanetan. EAEko aurrekontuak onartzeko Elkarrekin Podemosek Jaurlaritzarekin lortutako akordioari buruz berriz Aizpuruak dio Podemosek azaldu beharko duela zergatik pasa diren orain “duela urtebete gustuko ez zituzten aurrekontu batzuk babestera”

Ion Ansa: "Gizarte gero eta polarizatuago baten aurrean nola kokatzen diren ikusi beharko dute alderdiek"

Azaroaren 10eko hauteskunden emaitzak botu emaileen Per Capita Errenta datuekin alderatzen baditugu erraza da loturak ikustea. Lotura horiei eta norberaren aberastasunaz gain nazio sentimentuak bozka hautatzerakoan duen garrantziari buruz jardun dugu Ion Ansa analistarekin.

"Hemen nik agintzen dut" esan die Ertzaintzako agente batek Hamaika Telebistako kazetariei

Biriatuko muga igarobidean pasa dute arratsaldean Hamaikako lankideek, Tsunami Demokratikoaren mobilizazioaren berri bertatik zuzenean ematen. Zuzeneko jarraipenaren amaiera aldera, Irungo ordainlekuan gertatzen ari zenaren berri emateko saiakera egin dute, baina ezinezkoa suertatu zaie. Behobiako biribilgunean Ertzaintzako gizonezko agente batek batek modu bortitzean bidea itxita zegoela, eta ezin izango zutela pasa esan die, “ezta aita santua balira ere”. Tonu bortitz hori mantenduz, hor “agintzen zuena bera zela” errepikatu die ertzaintzako agenteak.
hamaika telebista

Image