Politika

All Stories

Iruñeako atxilotuak ETAren ustezko "zatiketa" batekin lotu nahi ditu polizia espainolak

Rebeca Esther Alonso epailearen aurrean deklaratu ostean aske geratu dira asteartean atxilotutako 10 gazteak. Operazioaren jatorria txosten polizial bat da, eta bertan aipatzen da «ETAren zatiketa bat» osatzen dutela gazteek eta «Sorturekin ados ez» daudela.

Pandemiak lan-baldintzak okertu dituela salatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean.

Covid-19ak lan-baldintzak okertu dituela salatzeko, ehundaka langile batu dira Bilbon “Sistema honek gaixotu eta hil egiten gaitu” leloarekin.

Urkulluk esan du "oso eztabaidagarria" dela erkidegoentzat alarma egoera "nahierara" aplikatzea

Ikusteko dago 10 egun barru zer gertatuko den alarma egoerarekin. Pedro Sanchezek bertan behera uzteko asmoa du. Baliteke autonomia bakoitzak alarma egoera bere esparruan aplikatzeko aukera izatea. Edonola ere, Urkullu lehendakariak Espainiako Estatu osoan mantentzea erreklamatu du.

Aurreikusten da Arrotxapean atxilotutako gazteek bihar deklaratuko dutela epailearen aurrean

Atzo Arrotxapea auzoan egindako polizia operazioan atxilotutako 10 kideek espetxeraturik jarraitzen dute Rebeca Esther Alonso epaileakk zuzendutako Iruñeko 5 zenbakiko instrukzio epaitegiak "talde kriminal bat" osatzea desordena publikoak" leporatuta abiatutako auzibidearengatik.
hamaika telebista

Image