Politika

All Stories

PSN prest dago Navarra Sumaren udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuak onartzeko

Navarra Sumaren udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuak onartzeko prest agertu da PSN, baldin eta Enrique Maiak PSNk aurkeztutako zuzenketa guztiak onartzen baldin baditu. Nafarroako Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun batzordeak gaur eman du bukatutzat emendakinen azterketa tartea; modu honetan, Nafarroako Aurrekontu Orokorren legearen onarpenari bide eman dio; datorren asteazkenean gauzatuko da hori.

“Txiringito klientelarra” osatzea egotzi dio EH Bilduk Iruñeko udal gobernuari

Oposizioko talde nagusiak NA+ari leporatu dio “Haurrentzako Arreta Zerbitzuan kontrol politikoa ezartzeko trama osatu izana”, argudiatuta eskuineko hirukoarekin “lotura duten pertsona eta enpresekin egindako kontratazio ilegalak” barne-hartzen dituela, eta hori demostratuta.

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizatuko da Sare Gabonetan

“Iluntasunari etxerako argia” lelopean mobilizazioa eginen du Sarek Iruñean abenduaren 19an, Berriozartik hiriburuko espetxerako martxa deituta, eta egun horretan bertan Bilbon mobilizazioa deitu dute, Arriaga plazan, “Bidea Gara” izenburupean. Gabon bezperan Gasteizen deitu dute ekitaldia eta abenduaren 26an Donostian.

Foro Sozial iraunkorrak Mikel Zabalzaren kasua "gehiago" ikertu behar dela nabarmendu du

Mikelen Zabalzaren kasua oraindik argitu gabe beste kasu askoren artean dago. Foro Sozial iraunkorrak adierazpenak egin ditu bere hilketaren 35.urteurrenean, eta adierazi du gehiago ikertu behar dela. Era berean, salatu du kasua “zalantza eta informazio ezaren azpian gordeta" dagoela eta oraindik inork ez duela bere gain hartu gertatutakoaren erantzukizuna.

hamaika telebista

Image