
Politika
All Stories
Izan Bidea lelopean Hego Euskal Herrian eta Argi dugu lelopean Baionan egingo diren mobilizazioak zuzenean ikusi ahalko dira larunbatean Hamaika telebistan eta Kanalduden 16:30ean hasita. Hamaikaren Bilboko egoitza nagusitik eta Kanalduderen Baionako egonleku berezitik gidatuko dugu saioa. Lehen agurrak eginda, Hego Euskal Herriko hiriburuetan izanen diren unitate mobilek egin irudiak eta kontakizunak jasoko ditugu, baita azken asteotan herritarrek sare sozialetan hedatu mezuak.. Arratsaldeko bostetatik aurrera, Lapurdiko hiriburua izango da protagonista. Kanaldudeko lan taldeak bertako berri emanen du, giroa eta senideen lekukotasunak argitan emanez. Bosterdietan Bilbora egingo dugu berriz ere, Bilboko ekitaldia eskaintzeko eta ondotik Baionara itzuliko gira antolatzaileen ekitaldi nagusia zuzenean emaiteko. Bukatzeko, egunak emandako irudien bilduma eskeiniko dute Hamaikak eta Kanaldudek.
Sahara Euskadi Mugimenduak eta Saharako Ordezkaritzak deituta, manifestazioak egin zituzten atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan, saharaui auziari elkartasuna adierazteko eta AEBek Sahararen gaineko Marokoko subiranotasuna aitortu izana salatzeko.
- Frankismoaren errepresaliatuei omenaldia Garesen
- PSN prest dago Navarra Sumaren udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuak onartzeko
- “Txiringito klientelarra” osatzea egotzi dio EH Bilduk Iruñeko udal gobernuari
- Nafarroako Legebiltzarrak atzera bota du Navarra Sumaren proposamena Fiskalitate arloan osoko aldaketak egiteko
- Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizatuko da Sare Gabonetan
- Mikel Zabalza omendu dute asteburuan bere desagertzearen 35. urteurrenean