Donostiako eta Azpeitiako San Sebastian eguna gauerdian amaitu da, baina ospakizun horiek bestelakoak izan ziren. Alde batetik, koronabirusaren pandemiak guztiz baldintzatu zuen atzoko eguna, eta bestetik, hiriko Alde Zaharrean istiluak izan ziren. Lau gazte atxilotu zituzten eta hainbat zauritu izan ziren.
Estatu mailako kultura eta hezkuntza arloko 31 pertsonak bat egin dute, presoen egoerarentzako aurrerapausoak eta konponbidea Madrilgo gobernuari eskatzen dizkion agiriarekin. Sinatzaileen artean Montxo Armendáriz, Abel Azcona, Carlos Bardem, Facu Díaz, Cristina Fallarás, Óscar Jaenada, Arantxa Tirado eta Willy Toledo daude.
Atzo arratsaldean agerraldia egin zuten 2011ko urtarrilan Fernando Grande Marlaska auzitegi goreneko epaile zelarik atxilotu zituzten Iñigo Gonzalez, Jon Patxi Arratibel, Xabi Beortegi, Iker Moreno, Gorka Zabala eta Gorka Mayok. Dagoeneko haietatik hiruk Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren babesa jaso dute.
Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte arabarren aldeko manifestazioa egin dute asteburuan, Gasteizen. “Ankerkeria Stop” plataformak deitutako manifestazioan, iraganera lotu eta gazteak konpromiso politikoagatik zigortu nahi duen prozesu "anakronikoa" salatu dute ehunka herritarrek.
Pirinio Atlantikoetako prefekturak Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren artean zortzi pasabide itsi ondoren, Joseba Erremundegi Euskal Elkargoko mugaz gaindiko lankidetzarako kontseilariak herritarrentzat eta mugaz gaindiko langileentzat aterabideak aurkitzeko deia luzatu du agiri baten bidez.
Kaltetutako herrietako alkate eta auzapezek neurria kritikatu dute eta euren haserrea erakutsi dute. Gobernuek argudiatu dute “terrorismoaren aurkako borroka” dela eta ezarri dituztela polizien kontrolak, eta erabakia hartu du Pirinio-Atlantikoetako prefekturak.
Pili Zabalak, Joxi Zabala zenaren arrebak, Elkarrekin Podemoseko lehendakari izateko hautagai izan ondoren, koalizioa utzi zuen. GAL «ikertzen lagunduko zuen plataforma independente» bat sortzeko asmoa iragarri zuen hilabete batzuk lehenago. B-Egiaz sortu eta iragan irailetik GALek gauzatutako krimenak ikertzen jardun du. Bi urteko ikerketa zientifiko eta «objektiboa» bultzatuko du plataformak. Testuinguru honetan, Pili Zabalak idazki bat aurkeztu du Gipuzkoako Fiskaltzan, Felipe González Espainiako Gobernuko presidente ohiak GALekin izan dezakeen lotura iker dadin eskatzeko.
Sareko bozeramailea den Bego Atxa eta Etxerateko bozeramailea den Xochitl Karasatorre elkarrizketatu ditugu Hamaika Telebistan. Larunbatean izandako herriz herriko mobilizazioen balorazioa "positiboa" dela nabarmendu dute biek, izan ere, 52.000 pertsona atera ziren kalera, osasun larrialdi testuinguruan.