Politika

All Stories

Sanchezek Argentinako diktadurako artxiboak desklasifikatuko ditu, Zabalza edo GAL auzikoak ez

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Argentinako diktaduraren dokumentu sailkatuak emateko konpromisoa hartu du Argentinako presidentearekin. Bien bitartean, Sekretu Ofizialen Lege frankistari eusten dio eta, beraz, ez du Mikel Zabalzari, Felipe Gonzalezi edota GALi buruzko informazioa desklasifikatu.

Gonzalez ikertzeko eskaria artxibatuta, GAL argitzeko plataforma aurkeztu du Pili Zabalak

Pili Zabalak B-Egiaz plataforma aurkeztu du Madrilen. Bertan jakinarazi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak artxibatu egin duela GALen atzean Felipe Gonzalez ote zegoen ikertzeko egindako eskaria, delituek preskribatu dutela iritzita.

B-Egiaz plataformaren bitartez, Zabalak iragarri du "instantzia judizial guztiak agortu arte" lanean jarraituko dutela, "bai Espainian, bai nazioartean, egia ez baita inoiz preskribatzen" gaineratu du.

Webgunea ere aurkeztu dute: https://www.b-egiaz.org/eu/

Maria Jauregi, Juan Diego Botto eta Maria del Olmor ere izan dira agerraldian; ehun pertsona ezagun baino gehiagok babestutako ekimena aurkezteko.
hamaika telebista

Image