Skip to main content

Arabako adinekoen egoitza pribatuek greba deitu dute martxoaren 30erako

Osasuna

Aldarrikapen ugari izaten ari dira adinekoen egoitzei begira. Batetik, Arabako egoitzetako langileek grebara joko dute hilabete amaieran negoziazioen "blokeoarekin" amaitzeko eta langileen lan baldintza duinak aldarrikatzeko.
Bestetik, Babestu elkartearen arabera, egoitzetako erabiltzaile gehienak ez ditu Osakidetzak artatzen, eta hain zuzen ere, pribatizazio hori salatu nahi dute larunbatean egingo duten elkarretaratzean.