Skip to main content

Patxi Lopez de Uralde artzainak irabazi du Ordiziako 47. Gazta Lehiaketa

Jaiak

Pandemia honen ondorioz, hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan badira ere, Ordizian urtero egiten den Gazta Lehiaketa ospatu ahal izan dute. Larreako Patxi Lopez de Uralde artzainak irabazi du 47. edizioko saria. Gazta irabazlea 9.200 eurotan saldu dute enkantean.