Erabakitzeko eskubideari buruz duten jarrera azaltzeko eskatu die Gure Eskuk alderdiei

Uztailaren 12ko hauteskundeetara begira, erabakitzeko eskubideari buruz duten jarrera azaltzeko eskatu die alderdiei Gure Esku dinamikak. Gasteizko legebiltzarraren atarian egindako ekitaldian azaldu dute alarma egoerak argi utzi duela euskal autogobernuaren ahultasuna, eta erabaki propioak hartzeko duten gaitasunik eza.