Herri mugimendua

All Stories

Euskara eta herri mugimenduen arteko harremana

Korrika Iruñera iritsi den egun hunkigarrian, Hamaika Telebistan herri mugimenduek euskararekin duten harremana aztertu dugu. beñat Zarrabeitiaren gidaritzapean, Bilboko Auzo Elkarteetako Federazioko Aitziber Virgel, Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko Fonso Cantera eta Tantaka Tb-ko Eneko Calle izan ditugu gurekin. Hortaz gain, Zubirira bidean, Iker Aginaga lankideak azken orduaren berri eman digu, Gure BekAEKarioek zein Telma Ta Luixek ekarri dizkiguten perlak ikusi ditugu.

Bilboko eremu metropoliarrari buruz hausnartzeko Plaza Hutsa

Iragan den urtarrilaren 12an, Durangon egindako saioaren ostean, Ezker Abertzaleak bultzatutako Plaza Hutsa ekimenak Bilboko eremu metropoliarra izango du ardatz. Sektore, esperientzia eta eragile ezberdinen parte hartzearekin, Euskal Herriko biztanleriaren herena eta eragin politiko, mediatiko eta sozial erraldoia duen eremuaren inguruko gogoetak partekatuko dituzte otsailaren 8 eta 9an Bilbon eta Porugaleten. Ibon Meñika Hiriburuan saioan egon zen iniziatibaren ingurukoak azaltzen.

Protestak Biarritzen G7-ko gailurra prestatzeko bileraren kontra

Biarritzera joan da Jean-Yves Le Drian Kanpo Harremanetarako ministro frantsesa, 2019ko udan G7 taldeak bertan egingo duen goi-bilera prestatzeko lanen baitan. Segurtasun neurri handiak ezarri dituzten arren, tentsio uneak izan dira, herritarrek, tartean «txaleko horiek» eta Bizi! mugimenduko kideek, Macron-en dimisioa eskatuz kalean protesta egin eta Poliziarekin istiluak sortu dira hauek negar-gasa eta gomazko pilotekin kargak eginez.

Dagoeneko 220000 euskal herritarrek parte hartu dute Gure Esku Dagok deitutako herri galdeketetan

Gure Esku Dagok jauzi kualitatiboa eman du Donostian herri kontsulta eginez. Gipuzkoako hiriburuan, Irunen, Alonsotegin, Balmasedan eta Zallan egindako galdeketetan 28000 lagunetik gora bozkatu zuten. Horiek horrela, dagoeneko, 220000 dira parte hartu duten herritarrak. Hiriburuan saioan, Beñat Zarrabeitia lankidearen bidez, hiri eta herri hauetako giroa, Gure Esku Dagoko kideen balorazioak eta nazioarteko begiraleen adierazpenak jaso ditugu.
hamaika telebista

Image