Jaurlaritza honen azken gobernu bilera egin dute Donostian

Jaurlaritza honen azken gobernu bilera eta aldi berean kurtso berriko lehena egin dute Donostiako Miramar jauregian. Jarduneko hamaika sailburu bertaratu dira eta Urkullu lehendakariak helburu nagusi batzuk nabarmendu ditu: osasun-krisiari erantzutea, ikasturtea hastea eta Gobernu berria eratu eta martxan jartzea.