Skip to main content

Europako Mugikortasun Astera batu da berriz ere Iruñeko Udala

Ekologia

Mugikortasun jasangarria, bizi dugun larrialdi ekologikoari aurre egiteko erronka bat den heinean, Europako mugikortasunaren astera batu nahi izan da Iruñeko Udala, hirian zehar erabilgarri dauden garraio mota ezberdinak sustatzeko helburuarekin.

Bide horretan, helduentzako bizikletan ibiltzeko hastapen klaseak edota bizikleta eta kotxe elektrikoen erabilera sustatzeko hitzaldiak martxan jarri dituzte eta jarduera ezberdinak antolatu dituzte egunotan. Ostegunean, programari amaiera emango zaio “kotxerik gabeko eguna”rekin eta hirian zehar goiz osoan 1.500 ikasletik gora txirrindula hartuta Iruñeatik ibiliko dira.

Guzti honetaz gain, Iruñeko Udalak, alde zaharra “emisio baxuko gunea” bilakatzeko konpromezua hartu du 2023rako, horrela arautzen baitu Europar legeak. Udaletxeko Proiektu Estrategikoen, Mugikortasunaren eta Iraunkortasunaren zinegotzia den Fermin Alonsok, azpimarratu nahi izan du, neurri hauek pixkanaka ezarriko direla eta ez diela ez auzokide, ez banatzaile ez komertzioei eragingo.