Skip to main content

Haritz Aranburu eta Maria Jauregi: "Besteari entzutea funtsezkoa da; biktimak denok gara, eta oinarrian giza eskubideen urraketa jarri behar da eta pertsonen duintasuna"

Biolentzia

Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Memoriaren Eguna hizpide, Maria Jauregi eta Haritz Aranburu elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Biek biktima guztien aitortza aldarrikatu, enpatia zein elkar entzutearen garrantzia eta urratsak ematen jarraitzearen beharra nabarmendu dute.