Gizartea

All Stories

Osasun sistemetako egoera kezka nagusi bihurtu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Azken 24 orduetan 908 positibo berri atzeman ditu Osakidetzak, 13.184 test diagnostiko egin ondoren. Beraz, kopuru hori aintzat hartuz positibotasun tasa %6,9koa da. Lurraldeka aztertuz, Araban 112 kutsatu berri detektatu dituzte, Gipuzkoan 259 eta Bizkaian atzeman dira positibo gehien, 527. Osasun sistemak ere kezka nagusi dira, agerikoa baita kasuen gorakada. COVID-19 gaitzak jotako 80 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEn. Guztira, 586 daude jada ospitaleetan.

Azken orduan 952 kutsatze berri atzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azken 24 orduetan 952 positibo berri atzeman dituzte eta positibotasuna tasa %8,2koa da. Bestalde, egunez egun goraka doa Euskal Autonomia Erkidegoko intzidentzia tasa ere; azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 667 norbanako atzeman baitituzte.

Sagarduik protokoloa zuzendu du, covid19 kasuak artatzen dituzten langileen lehentasuna azpimarratzeko

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren aurkako txertaketa-kanpainaren protokoloa aldatu du, osasun-zentroei ematen zaizkien dosiak behar ez bezala erabiltzea saihesteko; hala, lehen mailako langileen lehentasuna nabarmendu da, eta inokulazioa atzeratu zaie gaixotasuna igaro dutenei, besteak beste.

Sagardui sailburuaren esanetan, presioa EAEko ospitale guztietan nabaritzen da

Koronabirusaren bilakaerak okerrera egiten jarraitzen du eta osasun sistemen egoera ere kezkagarria da. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, geroz eta gehiago dira zainketa intentsiboetako unitateetan dauden gaixoak, eta "arrisku eta ziurgabetasun" egoeran gaude. Sailburuak gaineratu du presioa EAEko ospitale guztietan nabaritzen dela, ospitaleratzeek gora egin baitute.

1.101 positibo berri atzeman dira azken orduetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

koronabirusa atzemateko 13.715 test diagnostiko egin ziren atzo EAEn eta horietatik 1.101 norbanakok positibo eman zuten. Datu horiek aintzat hartuz positibotasun tasa %8koa da. Lurraldeka aztertuz, 138 kutsatu berri Araban atzeman zituzten, 331 Gipuzkoan eta Bizkaian detektatu zituzten gehien: 628.
hamaika telebista

Image