Gizartea

All Stories

Bigarren egunez jarraian 200 positiboen langatik gora kokatu da Nafarroa

Ikastetxeen egoerari dagokionez, Ikasturtea hasi zenetik ikasle eta irakasleen %7ak eman du positibo koroabirusarengatik. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleen artean gabonetako oporrak hasi zirenetik, abenduaren 17tik, kutsatze kasuak % 30 hazi dira, 5.692 izatetik 7.439 izatera.

Indarkeria matxistaren biktimentzako erreparaziorako gida aurkeztu dute Emakunde eta EUDELek

EUDELek eta Emakundek estatu mailako lehen gida sustatu dute, biziraun duten emakume biktimei eragindako kaltea konpontzeko ekintzak garatzeko udalerrietan. Tresna horrek oinarrizko jarraibideak eskainiko dizkie udaletako arduradun eta teknikoei, tokiko esku-hartzean erreparazioaren ikuspegia garatzeko. Era berean, euskal udal batzuk azken urteotan abian jartzen ari diren ekimenak jaso ditu, ildo horretan pausoak nola eman daitezkeen erakusteko adibide gisa.

Koronabirusak mila kutsaturen langa gainditu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan beste behin

Koronabirus positiboek gorantz egiten jarraitzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan. Birusaren bilakaera okerrerantz doa eta azken 24 orduetan mila positiboren langa gainditu da beste behin. Ospitaleetako egoera ere kezkagarria da. Une honetan koronabirusa dela eta 573 gaixo daude Osakidetzan.

Ehunka lagun bildu dira Baionan osasun krisiak langileak egoera are larriagoan utzi dituela salatzeko

Manifestazioa egin dute Baionan CGT, FSU eta ikasle sindikatuek deituta osasun krisiak langileak egoera are larriagoan utzi dituela salatzeko. LAB ere batu da eta bertan izan dira sektore publiko zein pribatuko langileak. Bien bitartean, Ipar eta Hego Euskal Herriko mugek itxita jarraitzen dute, birusaren hedapena gutxitzeko helburuarekin.

Koronabirusak 85 hildako utzi zituen pasa den astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Koronabirusak 85 hildako utzi zituen pasa den astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan 1.057 positibo berri atzeman dituzte, 16.592 test diagnostiko egin ostean, eta positibotasun tasa %6,4koa da. Lurraldeka aztertuz, 163 Araban detektatu dituzte, 553 Bizkaian eta 333 Gipuzkoan.

Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga kolapsatuta

Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga kolapsatuta ikusi daiteke Frantziako Estatuak ezarritako neurri berriarekin. Esaterako, igandean Ipar Euskal Herrian etxeratze-agindua indarrean sartu eta gutxira, seietan errepidea kolapsatu egin zen bidaiariak etxera itzultzeko presa zuten ibilgailuekin, erosketetan eta salmentetan aisialdian jardun ondoren. Horren harira, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak ohar baten bidez ohartarazi zien Ipar Euskal Herriko herritarrei ezin dutela muga zeharkatu salmentetan eguna pasatzeko.

Gaizka Zabarte (Zaldibar Argitu): “Urtebete igaro da Joakin Beltran etxetik lanera irten zenetik”

Otsailaren 6an urte bat beteko da Zaldibarko luizia gertatu zenetik. Bi langile hil zituen ezbeharrak eta erantzukizunaren ezbaia irekita dago oraindik. Gurean Gaur Magazinean Gaizka Zabarte Zaldibar Argitu plataformako kidea izan da hortaz hitz egiteko.
hamaika telebista

Image