×

Abisua

JUser: :_load: Ezin izan da erabiltzailea kargatu ID honekin: 99

Gizartea

All Stories

Covid19a arrazoi, Hego Euskal Herriko ospitaleetan zazpiehun gaixo baino gehiago artatzen ari dira

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak urtarrilaren 4tik ospitaleratzeetan gertatzen ari den goranzko "joera kezkagarriaz" ohartarazi du. Horri guztiari aurre egiteko, Jaurlaritzak uste du lehenbailehen hartu behar direla neurri murriztaileak, eta printzipioz, "otsailaren amaierara arte" luzatu beharko liratekeela, "hamabostean behin berrikusita".

1.115 positibo berri atzeman dira azken orduetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

EAEn datuek okerrerantz egiten jarraitzen dute. Atzo, 13.664 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.115 norbanakok positibo eman zuten. urraldeka aztertuz, Bizkaiko datuak dira kezkagarrienak, 622 kutsatze berri detektatu baitituzte lurralde horretan. Araban, berriz, 176 atzeman dituzte azken eta Gipuzkoan 299. Egoera honen aurrean, LABI bihar bilduko da egungo egoera epidemiologikoa aztertzeko eta neurri berriak hartzeko. Etxeratze agindua aurreratu ezinda, herri guztiak ixtea aztertuko du.

Puntu bat igo da positibotasun tasa Nafarroan, 225 gaixo berri zenbatu dituztelarik

Atzokoan zenbatutako kutsatu berriak, egindako 3.081 PCR eta antígeno proben emaitza dira eta gaixo eta test arteko erlazioa %7,3ra igo da. Azkeneko 14 egunetako eragin metatuak ere gora egin du nabarmen, eta atzoko bataz bestekoa 412,15ekoa da, aurreko egunean baino 8 gehiago.

Mila koronabirus kasu baino gehiago atzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Covid-19aren birusak gogor jo du azken orduetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Azken hilabeteetako daturik txarrenak jaso ditu Osakidetzak. Atzo, 13.774 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.046 norbanakok positibo eman zuten. Mila positiboren langa gainditu da EAEn eta lurraldeka aztertuz, Bizkaiko datuak dira kezkagarrienak, 616 kutsatze berri detektatu baitituzte lurralde horretan. Araban, berriz, 110 atzeman dituzte azken 24 orduetan eta Gipuzkoan 298.

Nafarroako Gobernuak tabernen barrualdeak ixteko agindu du berriro

Era progresiboan baina goraka egiten ari da koroabirusa Nafarroan. Horregatik eta egoera erabat kontroletik kanpo gera ez dadin, larunbatetik aurrera tabernen barrukaldea berriro itxita egonoen da Nafarroan eta esparru pribatuko bilerak bizikidetza unitatera, hau da, etxe berean bizi direnetara, mugatuko da.

Jaurlaritzak etxeratze ordua 20:00etara aurreratzea proposatuko du Lurralde Arteko Osasun Kontseiluan

Azken 24 orduetan, Osakidetzak 894 positibo berri atzeman ditu, 10.755 test diagnostiko egin ostean eta positibotasun tasa %8,3koa da. Lurraldeka aztertuz: 132 kutsatze berri Araban detektatu dituzte, 227 Gipuzkoan eta Bizkaikoak dira daturik okerrenak, bertan 530 norbanakok eman baitute positibo. Hain zuzen, lurralde horretan daude zona gorrian dauden udalerri gehien. Testuinguru honetan, Iñigo Urkullu lehendakariak etxeratze ordua 20:00etara aurreratzea eta talde bilerak lau lagunetara mugatzea proposatuko du bihar Madrilen egingo den Lurralde Arteko Osasun Kontseiluan.
hamaika telebista

Image